2026/1

Elkartuta, txikiak ez dira hain txiki

Kontxa Murgiari erakunde omenaldia Manuel Lekuona Bibliotekan. Hurbileko eta munduko auziak tratatzeko balio izan du ekitaldiak.

Mugi sistema ertzetara ere iristea nahi dute

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua SOS Arrazakeriarekin elkarlanean ari da gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak Mugi sisteman sartzeko.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko ordenantzaren aldaketa onartu dute aho batez

Lehen onarpena eman diote erabilera turistikorako etxebizitza eta establezimenduak mugatzeari. Joana Mendiburu alkateak azaldu du udalak "Oiartzun bizi eta bizigarri baten aldeko apustua" egin nahi duela.

XXXII. Kultur Astea, otsailaren 2tik 6ra

Pasaiako Udal Euskaltegiak Euskal Dantza tailerrak, film proiekzioak eta Santa Agedaren barruko jarduerak antolatu ditu.

Oiartzungo futbol taldeen partidak, hemen

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek etxean zein kanpoan. Kontsultatu ordutegiak klik eginda.

Ekipamendu berrituak, haur, gazte eta familien aisialdirako

Familia Guneak eta Erdiguneko Ludotekak ekipamendu berrituak izango dituzte Olibeten; gazteek berriz, Gazteleku berria Ondartxon.

Desfileak eta mozorroak, Donibaneko Inauterietako protagonistak

Meipiko Jai Batzordeak, Pasai Donibaneko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak antolatuta, otsailaren 14an izango dira ospakizunak.

"Repsol bezalako multinazionalen proiektuei irmoki ezetz esatea beharrezkoa da"

Bianditz Domiko eta Urumeako Mendiak Bizirik taldeek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Lintzirinen.

Trapujale, Xanti Val, Lezoaundi eta kirola inauterietan

Otsailaren 12ko Ostegunzurin hasiko dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin eta Xanti Vali egingo zaion aitortzarekin. Larunbatgorrin kirola nagusi; Astelehenarren, Lezoaundiren aurkezpena, eta Asteartebeltzen Trapujale epaituko dute.

Oso handia izateko bidean da Lezoko Korrika

Gaur (ostirala) egingo dute Oroitzene AEKn 24. Korrikak herrian arrastoak utz dezan bigarren Korrika Batzordea, 17:00etan hasita. Lehenean 17 kidek parte hartu zuten, eta egitarauaren lehen zertzeladak hitzartu dituzte.

Atxilotu bat, hilketa saiakera egotzita

Hilaren 12an gizon batek beste bat arma zuriarekin zauritu zuela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Errenteria-Oreretako Erdiguneko lokal batean izan zen erasoa.

Astelehenean hasiko dira Altamirako saneamendu sistema berritzeko lanak

Auzoa eraiki zenetik euri urak eta ur zikinak bereizi gabe isurtzen dira badiara, eta horri irtenbidea emateko dira obrak.

Batzarrera deitu dute auzo elkarteek topoaren etorkizunaz aritzeko

ETS Eusko Trenbide Sarearekin hilaren 13an egin zuten bilera, bertan hitz egindakoaren berri emango dute.

Oiartzun ibaiaren lehengoratzean urratsa aurrera

Fanderia auzotik igarotzen den Oiartzun ibaiaren ezkerreko ertzeko 300 metroko tarte baten ingurumena lehengoratzeko lanak bukatu dituzte.

Mugimendua Plazetan eta Koldobike Gezalan

Allerruren talde nagusiek etxean jokatuko dituzte asteburuko partidak. Gaur arratsean, Arkirunen lehia Koldobike Gezalan.

Hamahiru borrokaldi jasoko ditu bihar Larrabidek

Bihar Total Strike 2 ekitaldiko borrokak jokatuko dira Donibaneko kiroldegian, 18:00etatik aurrera.

izeba proiektua oiartzun

Egon, entzun eta bizitakoa partekatzeko prest diren pertsonen bila ari da Baketik

Familiak eskuz esku programa aurkeztuko du Baketik erakundeak datorren ostegunean. Familientzako boluntariotza programa da, haur txikien hazkuntzan esperientzia duten pertsonak eta babesa, entzuteko eta gertuko akonpainamendua behar duten familiak lotzen ditu.

madalensoro

Kontsultatu Oiarpeko pilotarien aste honetako partidak, hemen

Gaurtik (hilak 30) otsailaren 1era bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Gaur, esaterako, bost partida jokatuko dituzte etxean.

Pasaia Musikaleko konbo taldeen kontzertuak, gaur, Donibanen

Josu Elberdinen zuzendaritzapean Teklatu orkestra, P.M.K. eta Octopus taldeak igoko dira oholtzara, 19:00etatik aurrera.

Gehiago