Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Eskorgarien muralari egindako erasoa gaitzetsi du udalak

Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/01/02

Pasaiako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi politiko guztiek “irmoki eta aho batez” gaitzetsi dute Trintxerpeko Pasaiako Udal Euskaltegiaren parean kokatuta dagoen emakume eskorgarien muralari egindako erasoa.

Pasaiako Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Diseinua Berexiart artistarena da, eta atzean mezu “garrantzitsua” duela adierazi du udalak: “Portuetako emakume langileen memoria berreskuratzea, historian zehar egindako lan ikusezin eta funtsezkoari aitortza egitea eta gizartean gutxietsita egon diren lan feminizatuak duintzea”.

Azken egunotan, baina, mural horri “mezu matxista eta kezkagarriekin” eraso egin diotela jakinarazi du udal erakundeak. Mezu horiek, gainera, “adierazpen inozenteak ez direla” salatu du udalak: “Indarkeria matxistaren benetakotasuna zalantzan jartzen duten diskurtso arriskutsuen parte dira, biktimen hitza mespretxatzen dute, erasotzaileak zuritu edo justifikatzen dituzte, eta gure herriko emakumeen aurkako beldurra, isiltasuna eta deslegitimazioa elikatzen dituzte”.

Halako diskurtsoak “indarkeria matxistaren aurkako borrokarako oztopo zuzena” direla adierazi du udalak, eta “egiturazko diskriminazioaren markoak indartzen” dituztela gaineratu du.

Horregatik guztiagatik, udal alderdiek honakoa aldarrikatu dute:

  • Erasoa irmo gaitzesten dugu, bai muralari egindakoa, bai pintaketen bidez zabaldu den mezu matxista eta arriskutsua ere.
  • Ez dugu onartuko indarkeria matxista ukatzen, gutxiesten edo zalantzan jartzen duen diskurtsorik, eta horien aurrean tinko agertuko da udal hau.
  • Berdintasunaren aldeko lana egiten eta espazio publikoan emakumeen presentzia defendatzen jarraituko dugu, udalerriko erakunde, elkarte eta herritarrekin elkarlanean.
  • Pasaiako Berdintasun Mahaiak egiten duen lana goraipatzen dugu, eta herritarrei dei egiten diegu mota honetako gertakarien aurrean adi egotera, eta gizarte parekide eta seguru baten aldeko konpromiso aktiboa mantentzera.
  • Murala konpontzeko mezuok desagerrarazteko neurriak hartuko ditugu.

“Fisikoak, ahozkoak ala sinbolikoak izan, Pasaian ez dute lekurik eraso matxisten”, baietsi dute udal alderdiek.

Erlazionatutako edukiaEmakume eskorgariak betikotu dituzte
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.