Hiri autobusetako deskontuak indarrean aurten ere
Errenteriako Udalak, beste erakunde batzuekin batera, garraio publikoaren erabilera sustatzeko indarrean dagoen hobari politikari eutsiko dio.
Urbanoa-Errenteria Errenteriako Udalak, beste erakunde batzuekin batera, garraio publikoaren erabilera sustatzeko indarrean dagoen hobari politikari eutsiko dio.
Erabaki horri esker, hilabete honetatik aurrera, Mugi txartelaren bidez ordaintzen diren joan-etorriak doakoak izango dira 15 urtetik beherako adingabeentzat, 15 eta 25 urte bitarteko gazteek, berriz, %50eko deskontua izaten jarraituko dute, eta gainerako erabiltzaileek %40ko murrizketa izango dute.
Halaber, erabaki honen bidez bermatzen da 2026an Errenteriako hiri-autobusaren erabiltzaileek Mugi sistemaren abantaila guztiak eta indarrean dauden deskontuak mantenduko dituztela.
