Astelehenean, 'Zerua lapurtu dute' Bekoerrotan
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna 12:00etan izango da herriko kiroldegian.
Urtero bezala, pailazoen ikuskizuna jasoko du Bekoerrota kiroldegiak urtarrilaren 5arekin, Errege Egunaren bezperan (astelehena da). Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna ekarriko dute herrira. Emanaldia 12:00etan hasiko da.
Bertara joateko sarrerak badaude oraindik. Horiek 8 euroko prezioa dute, era Lezoko Udalaren webguneko sarreren salmentan zerbitzuaren bitartez eros daitezke.
