Parte hartze markak hautsi ditu San Silbestreak
1.700 lasterkari aritu dira korrika urteari agur esan eta berriari harrera egiteko CAR Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketaren 23. ekitaldian.
Kategoria ezberdinetako dozenaka eta dozenaka lasterkarik hartu du parte San Silbestrean.Peio Blanco Adin eta kategoria guztietako lasterkari andana biltzen ditu San Silbestre lasterketak Errenteria-Oreretan urteko azken egunean. Iaz baina, parte hartze markak hautsi zituen CAR Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako lasterketa entzutetsuak. Denera, 1.739 lasterkari aritu ziren, eta parte hartze errekorrari, beste berri on bat gehitu behar zaioa San Silbestrearen 23. ekitaldiari, inoiz baino parekatuagoa izan baita emakume eta gizonen parte hartzea azken ekitaldi horretan antolatzaileek zehaztu dutenez: “%43 emakumeak izan dira, eta %57 gizonak. Azken 23 urteetan izandako orekarik handiena lortu da azken San Silbestre lasterketan”.
Pozik izateko arrazoiak sobera dituzte, hortaz, CAR taldekoak.
San Silbestre Txikiak hasi zuen lasterketa festa, 16:30ean. Epizentroa, Zumardia izan zen. Lasterketa txiki horretan 389 haurrek hartu zuten parte antolatzaileek emandako datuen arabera, Benjamin, Kimu eta Haur kategorian. Ordu erdi geroago hasi zen Helduen San Silbestre lasterketa; 1.350 lasterkari aritu ziren horretan Nafarroa etorbidetik abiatu eta Zumardian bukatzeko erdialdeko kaleak zeharkatuta. Urtero moduan ikuslez lepo izan zen ibilbidea eta batez ere helmuga gunea, eta txalo eta animoak ez ziren falta i8zan bide osoan zehar.
Helduen kategorian aritutakoen %22k 3,5 kilometroko lasterketa egin zuten, eta %78k 7 kilometrokoa.
Ekitaldiaren antolakuntza “arrakastatsuari” ere egin diote aipamena antolatzaileek, “35 boluntario baino gehiagoren lanari esker. Haiek arduratu ziren muntaketa lanez, bidegurutzeetako kontrolaz, dortsalen banaketaz, eta helmugako animazioaz”. Esker ona, horie, baita udala, Udaltzaingoa, Babes Zibila eta DYAri ere antolatzaileek, “azken hjorrek hiru gune sanitario ezarri zituen ibilbidean barrena, probaren segurtasuna bermatzeko”.
Lasterketaren sailkapena, kategoriaka, ondoko koadroan.Eguneko argazki galeria egin du Peio Blancok. Argazkiak ikusteko egin klik hemen.
San Silbestre sailkapena
Helduak Emakumeak 7 kilometroko lasterketa
- Audrey Monchecourd
- Leire Juanbeltz
- Paula Ansa
Helduak Gizonak 7 kilometroko lasterketa
- Carles Montllor
- Simovis Cedric
- Xabier Lukin
Helduak Emakumeak 3 kilometroko lasterketa
- Irune Fernandez
- June Arizmendi
- Laurane Garaiartabe
Helduak Gizonak 3 kilometroko lasterketa
- Jose Mari Peso
- Josu Diaz
- Marko Usabiaga
Haurrak Neskak
- Ariane Garcia
- Haizea Burgera
- Ane Oliveri
Haurrak Mutilak
- Aner Olmo
- Alex Salvador
- Ibon Bandres
Kimuak Neskak
- Daniela Lazo
- June Intxausti
- Micaela Gomez
Kimuak Mutilak
- Ibai Sanchez
- Adei Jauregi
- Niko Zubizarreta
Benjamin Neskak
- Helene Velasco
- Jared Irastorza
- Eider Gardon
Benjamin Mutilak
- Alain Mujika
- Jon Lonbide
- Markel Indurain
