Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Balsak eta polkak musika bandaren urte berriko kontzertuan

Hilaren 6an izango da kontzertua, 12:30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/03

Urte berriari ongi etorria egingo dio EMKE Musika Bandak, eta horretarako, balsak eta polkak aukeratu ditu. Emanaldia hilaren 6an, asteartearekin egingo du bandak, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian, 12:30ean hasita. Zuzendari lanetan, Aitor Mitxelena Rubiok, eta haren batutapean, musika bidaia interesgarrian barrena bidaiatzeko gonbita egin die herritarrei EMKEk. Johan Strauss izango da beste behin ere  programaren protagonista nagusia, Alber William Ketelbey konpositorearekin batera.

Persian March, Enperadorearen balsa, La Chase edo Czechen polka, Danubio Urdina eta Radetzky martxa bezalako klasikoen txanda izango da. Hori guztia Ketelbayren In the Mystic Land of Egipt konposizioarekin batera.

Kontzertu horrekin, EMKE Musika Kultur Elkarteak proposamen eszeniko musikal berritzaileak aurkeztuko dituen denboraldi zorrotz bati emango diola hasiera zehaztu dute arduradunek, “denboraldi zorrotza eta kontzertuz betea “.

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteko zuzendaritza tekniko eta artistikoak aurreko denboraldiaren balantze oso positiboa egin du, bestalde: “2025a oso denboraldi berezia izan da Musika Kulturaren Elkartearentzat eta baita ere, Errenteriako Musika Bandarentzat. Maila goreneko kontzertu handiez betetako denboraldiak, hasieran planteatu genituen aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Gaur egun Errenteriako Musika Bandak duen musikari talde bikain eta gazteari esker gauzatu ahal izan dugun proiektu eta proposamen exijenteen sendotze denboraldia izan da bukatu berri duguna. Gainera, denboraldia Peru Eizagirre maila goreneko musikari bateristak eskainitako Master Class-arekin itxi da”

Aurtengo denboraldiari dagokionean, musika kultur elkarteko arduradunek adierazi dutenez, Errenteriako Musika Banda Lekuona Fabrikara itzuliko da Disko band kontzertuaren bigarren emanaldia eskaintzeko, “ikuskizun bikaina izango da, musikaz, argiz eta soinuz hornitua, musika erokeria mundiala”. Horretarako, sarrerak eskuratzeko bizi ibiltzea gomendatu dute gainera, “aurreko edizioan bezala ziztu bizian agortuko baitira”.

Aurtengo denboraldiko helburu orokorrei dagokienez, elkarteak euskal konpositoreen lanaren berreskurapen historikoan sakontzen jarraituko du, partiturak berreskuratuz batetik, eta partiturak aurkeztu, programatu eta estreinatuz, bestetik, “gure musikarien eta musikagileen ekoizpena sustatzea eta balioestea, entzuleei aurkezteko aukerak bultzatuz eta sortuz, Gure Bakarlariak ziklo ibiltaria oinarri hartuta”. Proposamen eszenikoak berritzeko prozesuak garatzen jarraitzea da musika elkarteak landuko duen beste alorretako bat, horretarako, musika eragileen arteko sinergiak ahalbidetuz. Musika-eskaintza zabaltzea ere jarri du jomugan urte berriarekin batera, proiektu eklektikoagoen eskaintza osatuz eta eszenografia berritzaile batez hornituz.

Gonbita zuzen-zuzena herritarrei, azkenik, musika bandak: “Musikazale orok huts egin ezin duen kontzertua gomendatzen dizuegu, eta txikienei kontzertu amaierako ezustekoari adi egoteko gogorarazten dizuegu. Eta bide batez, noski,  2026 urte zoriontsua opa dizuegu guztiei”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.