Elkartasuna eta aldarrikapena lepo, Madalensoron
Etxera bertso saioa egingo dute bihar, igandea, 17:00etan hasita. Madalensoro, urtero moduan lepo beteko da euskal errepresaliatuen alde.
2025eko bertso saioaSare Sakon errotutako bertso saioak Madalensoro pilotalekua beteko du beste urte batez. Elkartasuna eta aldarrikapenak bat egingo dute, kulturaz eta zehazki errimaz bustita, euskal errepresaliatuen alde. Sarek antolatuta, bihar, igandea —hilak 4— #Etxera bertso saioa egingo dute 17:00etan hasita.
Oholtza gainean andoni Egaña Makazaga, Jon Maia Soria, Igor Elortza aranoa, Miren artetxe Sarasola, Xabat Galletebeitia abaroa, Xabat Illarregi Marzol, Josu Ibarguren Elosegi, eta Haira Aizpurua Ibargarai. Gai jartzaile lanetan berriz, Amaia Agirre Arrastoa.
Antolatzaileek gogorarazi dute oraindik ere sarrerak salgai direla, eta horiek erosteko bi bide direla: online edota presentzialki. Prezioa, 12 euro (online erostekotan gastuak gehitu behar zaizkio). Online erosteko, klikatu hemen. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian eta Garmendi txokolategian, Oreretako arkaitza tabernan, eta Donostiako Platero tabernan eta Hontza liburu dendan ere eros daitezke sarrerak.
