Hazien tailerra, Fanderiako Errotaren eskaintza hilabete honetarako
Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabete honetarako ere antolatu ditu jarduerak. Ohi bezala zabalik izango da datorren asteburuan, larunbat (hilak 10) eta igandean (hilak 11).
Hazi bonben tailerra egingo dute. Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabete honetarako ere antolatu ditu jarduerak. Ohi bezala zabalik izango da datorren asteburuan, larunbat (hilak 10) eta igandean (hilak 11) 10:30etik 14:00etara hileko bigarren asteburua izanik, eta horren barruan haren historia ezagutu eta martxan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Larunbatean, hilaren 10ean, gainera familiei begirako eskaintzaren barruan, hazien tailerra antolatu dute. Haziei buruzko bitxikeriak ezagutu eta ingurua berdetzeko hazi bonbak egiteko. Tailerra, 10:30etik 11:30era egingo dute, eta aldez aurretik izena eman behar da 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara deituta, edo turismo bulegoaren posta elektroniko helbidera mezua bidalita (klik hemen). Posta elektroniko helbide honen bidez ere egin daiteke izena ematea (klik hemen).
Doako jarduera izango da.
