Ipar martxa, Irundik barrena
Artxiboko irudia. Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak urtarrilaren 10erako, larunbata. Bentak-Ficoba ibilaldia osatuko dute, 10 kilometro ingurukoa eta bidean, hipika, Jaizubia eta Plaiaundiko padura igaroko dituzte. Ibilbidea erabat laua da.
Eraman beharrekoak ere zehaztu dituzte: ura, kirola egiteko zapatilak eta makilak.
Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako egoitzara jo beharko da idazkaritzan aurrez aurre egiteko astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara edo telefonoz 943 52 78 79 zenbakira deituta egun eta ordutegi beretan. Galdetegia beteta ere egin daiteke izena ematea (klik hemen)
Hitzordua Galtzarabordako topoaren geltokian egin dute 08:55ean, edota Bentetako topoaren geltokian, 09:15ean.
