Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ate irekiak Orereta Ikastolan

2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 2tik 13ra izango da zabalik, bereziki, 2023an edo 2024an jaio diren haurrak eskolatzeko. Horrenbestez, Orereta Ikastolak hilaren 20an eta 22an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu ikastola ezagutzeko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean.

Orereta Ikastolaren Lino Berria eraikinaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/08

2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 2tik 13ra izango da zabalik, bereziki, 2023an edo 2024an jaio diren haurrak eskolatzeko. Horrenbestez, Orereta Ikastolak hilaren 20an eta 22an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu ikastola ezagutzeko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako saioak izango dira. Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak webgunean, klikatu hemen. (HH, LH eta DBHko familientzako). Webgunean topatuko ditu hala nahi duenak matrikulazio garaiaren gaineko zein Ikastolari berari buruzko xehetasun gehiago.

Hezkuntza beharretara egokitutako eraikin eraberrituak, etxeko jatorduak, tutoretza- eta orientazio-proiektu sendoak, baso-eskola propioa eta DBHn CAG ikasgelak ditu Orereta Ikastolak, besteak beste.

Orereta Ikastolaren Haur Hezkuntzako proiektu pedagogikoaren oinarriak haurren ongizatea eta konfiantza direla azaldu dute bestalde arduradunek, “haien autonomia, berriz, helburua. Ikasleen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta egiten dugu lan; haurrak erdigunean jarrita. Konfiantzaren eta integrazioaren pedagogia abiapuntu, beste zenbait korronte ere kontuan hartuta, haurraren senetik eta erritmotik abiatuta jarduten da: bera da bere bizitzako protagonista, irakaslea bere bidelagun da; haurrak gaitasunez betetako pertsonak direla eta ikasteko berezko gaitasuna dutela sinesten baita”.

Orereta Ikastolaren ezaugarri ardatzak ere zehaztu dituzte, “Euskal Herrikoa, eraldatzailea, komunitarioa eta berdea”. 0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza proiektu propio euskalduna, Euskal Herrikoa, eraldatzailea eta burujabea dela Orereta Ikastolarena adierazi dute, “Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Irabazi asmorik gabeko herri onurako kooperatiba izanik, etengabeko hobekuntzaren eta Ikastolako komunitate osoaren elkarlanaren fruitua da; herritik herriarentzat sortua”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.