Eguzki Irrati librearen historia lehen eskutik, Gaztañoko auzo lokalean
Irratiaren gainean egin duten dokumentala emango dute lehenengo eta irratiaren esperientziaz mintzatuko dira ondotik Eguzkiko bi kidek.
Eguzki Irratiaren artxiboko irudia.Eguzki Irrati Librea Iruñeko Eguzki Irrati Librea izango dute hizpide Gaztaño auzo lokalean hitzaldi zikloen barruan. Urteko lehen hitzordua irrati libre horren gaineko dokumentalarekin egin dute, Una historia de comunicación, pasión y lucha. 1982. urtean hasi zuen bidea irrati libreak eta aurten beraz, 44 urte beteko ditu. Eguzki, erreferente historikoa bilakatu zen komunikabideen artean, eta kontrainformazioan. Hori guztia jarriko dute mahai gainean Gaztañon: “Eguzki Irrati librearen herri mugimenduen bidaide eta jendarte kultur anitzaren bozgorailu paprea bildu dute dokumentalera. Iruñearen, herri mugimendu, eta ekintzailetasunaren historia da Eguzki Irratiaren mikrofonoetako soinu bandarekin”.
Hitzaldia hilaren 16an izango da, ostiralarekin, 19:00etan auzo lokalean.
Dokumentalaren ondoren, Eguzki Irrati libreko kide batek hartuko du hitza eta solasaldirako aukera zabalduko dute.
Gaztañoko Auzo Elkartetik herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
