'Zerua lapurtu dute', hilaren 25ean Oiartzunen
Sarrerak hilaren 17an (larunbata) jarriko dituzte salgai, 17:00etatik 19:00etara, Elorsoro kiroldegiko txardeldegian.
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen Zerua lapurtu dute ikuskizuna hilaren 25ean (igandea) izango da Oiartzunen. 17:00etan hasiko da emanaldia Elorsoro kiroldegian Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatua. Urte hasierako klasikoa da pailazoen emanaldia herrian.
Horretarako sarrerak, baina, hilaren 17an (larunbata) jarriko dituzte salgai Elorsoroko txarteldegian, 17:00etatik 19:00etara. Txartel bakoitzaren prezioa 8,50 eurokoa da, eta antolatzaileek zehaztu dute pertsona bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosi ahal izango dituela.
