Udal Euskaltegiak langabeei begirako ikastaro trinkoak antolatu ditu
Eskolak goizez izango dira, 08:30etik 13:15era, otsailetik ekainera bitartean. Hilaren 22a da izena emateko azken eguna.
Pasaiako Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoak antolatu ditu langabezian dauden eta euskara ikasi, hobetu edo hizkuntza eskakizunen bat lortu nahi dutenentzat. Ikastaroaren helburua ahalik eta denbora laburrenean euskara maila hobetzea dela adierazi dute sustatzaileek: “Enplegu aukerak hobetzen laguntzeaz gain, euskal gizartean integratzen eta bertako kultura hobeto ezagutzen laguntzen du”.
Ikastaro trinkoetan izena emateko azken eguna hilaren 22a da. Eskolak goizez izango dira, 08:30etik 13:15era, otsailetik ekainera bitartean. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da. Interesdunek 943 00 43 40 telefonora deitu edo Udal Euskaltegiaren egoitzara joan daitezke.
