'1975 Dena jokoan zegoen urtea' erakusketa, memorian sakontzeko
Iratzar Fundazioak antolatuta gaur zabalduko ditu ateak erakusketak Xenpelar Etxean eta bisita gidatua egingo dute 18:30ean.
Erregimen frankistak Juan Paredes Manotas Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria fusilatu zituela mende erdia bete zen iaz. Garaiaren gaineko hausnarketa bultzatzen duen erakusketak zabalduko ditu ateak gaur Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.
Bi astez izango da zabalik 1975 Dena jokoan zegoen urtea erakusketa, Iratzar Fundazioak antolatu eta Olaso Dorreak lagunduta. Gaur, astelehena, inauguratuko dute erakusketa 18:30ean Xenpelare Etxean eta bisita gidatua egingo dute testuinguru horretan.antolatzaileek herritar gutziak deitu dituzte bertaratu garaia ulertu eta testuinguruan sakontzera.
