Hibaikako neska eta San Pedroko mutil gazteen garaipena, batel ligako lehen jardunaldian
Datorren igandean jokatuko dute bigarren jardunaldia Donibanen 10:30ean hasita, San Juan Koxtapek antolatuta.
Hibaikako eta San Pedroko Gazte neska eta mutilak, hurrenez hurrenJose A. Rodriguez Hasi da Gipuzkoako Batel Liga. Atzo jokatu zuten lehen jardunaldia Orion eta udazkenean hasitako lanaren emaitzak nabariak izan dira Oarsoaldeko eskifaientzat lehen saiotik. Gazte mailako Hibaikako neskak eta San Pedroko mutilek egin zuten euren kategorietan denborarik onena eta lehen postuan sailkatu dira puntu guztiak poltsikoratuta. Irabazle izan den ontziaz gain, beste bi izan ditu kategoria berean lehian Errenteria-Oreretako arraun elkarteak atzoko estropada horretan: Hibaika B laugarren sailkatu zen, San Pedro, zazpigarren, eta Hibaika C ontzia, berriz, hamargarren. San Juan hirugarren sailkatu zen, gazte nesketan, eta bigarren kategoria berean mutiletan. Azken horretan, Hibaikaren ontzi bakarra azkena izan zen.
Beste kategoriei erreparatuta, berriz, Haur nesketan Hibaika B zortzigarren sailkatu zen, San Pedro A hamargarren; San Juan hamabosgarren; eta Hibaika A hamaseigarren. Haur mutiletan San Juanek bigarren egin zuen Orio A ontziaren atzetik; Hibaika bosgarren izan zen, eta San Pedro berriz, seigarrena.
Promesa nesketan Oarsoaldeko ontzien artetik San Juan B izan zen azkarrena, hirugarren sailkatuta Mutriku eta Tolosaren atzetik. san Jaun A hamahirugarren sailkatu zen, eta Hibaika B eta A, hemeretzi eta hogeigarren, hurrenez hurren. Kategoria berean, mutiletan, Orio A izan zen azkarrena, San Juan Bigarren sailkatu zen, Hibaika A, hirugarren; eta San Pedro, zazpigarren. Hibaika B ontziak, 11. postua egin zuen.
Absolutuetan ordezkari bakarra izan zen gizonetan Oarsoaldekoa, Hibaika, Orio izan zuen arerio Errenteria-Oreretako eskifaiak eta alde handiz nagusitu ziren horiak etxean. Emakumeetan San Juan Koxtapeko bi ontzi aritu ziren; bigarren eta hirugarren postuak egin zituzten.
Urduri heldu ziren arraunlarietako asko lehen jardunaldi horretara: kategoria gazteenek lehen aldia zuten lehian; arituak direnek, arerioei neurria hartzera joian ziren atzoko saio horretan eta onena ematera ahalik eta posturik hoberena egiteko asmoz.
Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia San Juan Koxtapek antolatuta Donibanen jokatuko dute datorren igandean (hilak 18) 10:30ean hasita.
Emaitza guztiak ikusteko klik hemen.
Oarsoaldeko batelen sailkapena
Haur neskak
- 8. Hibaika B
- 10. San Pedro A
- 15. San Juan
- 16. Hibaika A
Haur mutilak
- 2. San Juan
- 5. Hibaika
- 6. San Pedro
Promesa neskak
- 3. San Juan B
- 13. San Juan A
- 19. Hibaika B
- 20. Hibaika A
Promesa mutilak
- 2. San Juan
- 3. Hibaika A
- 7. San Pedro
- 11. Hibaika B
Gazte Neskak
- 1. Hibaika A
- 3. San Juan
- 4. Hibaika B
- 7. San Pedro
- 10. Hibaika C
Gazte mutilak
- 1. San Pedro
- 2. San Juan A
- 4. San Juan B
- 6. San Juan C
- 9. Hibaika
Absolutu emakumeak
- 2. San Juan B
- 3. San Juan A
Absolutu gizonak
- 2. Hibaika
