'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Irakurketa Klubeko laugarrena
Datorren astelehenean (hilaren 19an) Unai Elorriagaren liburuaren inguruan arituko dira Trintxerpeko liburutegian, 19:45ean.
Datorren astelehenean (hilaren 19an) 2025-2026 ikasturteko Pasaiako Euskarazko Irakurketa Klubeko laugarren saioa egingo da Trintxerpeko liburutegian, 19:45ean. Ikasturteko laugarren saioan Unai Elorriaga idazlearen Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburuaren inguruan arituko dira parte hartzaileak.
Irakurketa Kluba, 2025-2026 ikasturtea
Urtarrilak 19
- Liburua: Francesco Pasqualeren bosgarren arima.
- Idazlea: Unai Elorriaga.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Otsailak 13
- Liburua: Cocacola bat zurekin.
- Idazlea: Beñat Sarasola. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Martxoak 9
- Liburua: Arrotza.
- Idazlea: Albert Camus.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Apirilak 20
- Liburua: Gizon barregarriak.
- Idazlea: Joxean Agirre.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Maiatzak 11
- Liburua: Hetero.
- Idazlea: Uxue Alberdi.
- Lekua: Antxoko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Ekainak 12
- Liburua: Euri gorriaren azpian.
- Idazlea: Asier Serrano.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia. Idazlea bertan izango da.
- Ordua: 19:45.
