Kalejaia antolatzen hasteko bilera
Bihar asteazkena, izango da, Reina aretoan 17:30ean.
Inauterietan ohikoa den Kalejaia kalejira jendetsua prestatzen hasteko unea iritsi da eta Inauterietako batzordeak lehen bileran parte hartzeko deia egin die herriko eragile, elkarte eta interesa duten pertsona guztiei. Egitasmoaren inguruko proposamen ezberdinak elkarbanatzea izango da bileraren helburua. Bihar izango da hori, hilaren 14an, 17:30ean, Reina Aretoan.
Kalejaia ekintza herrikoia da eta bere helburua haurren eta familien aisialdi euskalduna, herrikoia, parekidea eta feminista gauzatzea dela adierazi du batzordeak, auzolanean eta herritarren nahi eta beharren arabera.
