Ostiralean, Lezoko lehen Korrika Batzordea
Batzarrera herriko Korrikaren antolaketan ekarpena egiteko prest den oro dago gonbidatua. 17:30ean izango da, Oroitzene AEKn.
23. Korrikan herriko adinekoek ere ekarpena egin zuten. Martxoaren 25eko goizean iritsiko da 24. Korrika Lezora, 06:39 inguruan izango da Gaintxurizketan, Hondarribitik iritsiko da herrira. Bada egun hori, nahiz aurretik edo ondoren egin daitezkeenak prestatzen hasteko lehen Korrika Batzordea hilaren 16an (ostiralean) egingo dute.
17:30ean izango da batzarra, Oroitzene AEKren egoitzan. Bertara herriko Korrikari ekarpena egiteko prest den oro joan daiteke.
