Hilaren 21ean, odola emateko aukera Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 21ean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Odol erauzketak hilaren 21ean izango dira, Antxoko anbulatorioan. Datorren asteazkenean, hilaren 21ean, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 18an eta 19an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 20an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Abenduko odol erauzketetan 29 odol poltsa jaso ziren, emaileetako bat berria izan zelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
