Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Hirigintza araudi nagusia onartzeko prozesua hasi du udalak

2004koa da azken HAPOa. Ondo bidean, urtea bukatu aurretik nahi du onartu behin betiko, edo 2027 hasieran hirigintza arau nagusia udalak.

Otaegi, Martin eta Del Amorekin gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/14

Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria HAPO onartzeko prozesua abiatu duela udalak jakinarazi du Aizpea Otaegi alkateak. Agerraldia egin du udal agintariak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia eta Yolanda Martin Ingurumen zinegotziarekin batera. Urte berriarekin batera hasi du gobernu taldeak HAPOaren berritze prozesuaren onarpen fasea, eta pozik azaldu da “prozesu luze eta konplexu bati” bukaera emango diotelako eta Errenteria-Orereta “prestatuago” egongo delako etorkizuneko erronkei “modu orekatu, eraginkor eta jasangarrian” erantzuteko. HAPOaren garrantzia nabarmen jarri du Otaegik, zian ere udal hirigintza araudi nagusia da , eta halaber, tresna estrategikoa ere: “dokumentu arauemailea da udalerriko zein tokitan zer egin daitekeen zehazten duena, eta eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu eragile publiko eta pribatu guztientzat”.

Araudi horren egitekoen artean, lurzorua herri lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzea, eta baimendutako erabilerak zehaztea —bizitegiak, jarduera ekonomikoak, zuzkidura eremuak…— baita eremu bakoitzaren eraikigarritasuna zehaztea ere. “Udalerriaren antolaketa fisikoan eragiteaz gain, eragin zuzena du udalerriaren gizarte, ekonomia eta ingurumen garapenean, eta funtsezko tresna da udalerriaren garapen ordenatu, orekatu eta jasangarria bermatzeko”, erantsi du alkateak.

Aurten hasi du onarpen fasea HAPOa berritzeko prozesuak, baina lan luzea du atzetik. 2021ean diagnostikoa osatu zuen udalak herritarren eta eragileen parte hartze prozesu baten ondotik. Udalerriaren ezaugarri nagusiak aztertu eta jaso zituzten bertan, eta horrek aukera eman zien udal arduradunei erronka garrantzitsuei aurre egiteko udalerriak behar duen lurralde eta hiri eredua pentsatzeko. Erronka horiek zerrendatu ditu Otaegik: “Mugikortasuna, irisgarritasuna, gizarte kohesioa, zainketa, etxebizitza, klima aldaketa, osasuna, kultura zein ekonomia”.

2022an errenteriako Udalak HAPOaren Aurrerakina onartu zuen; azken hori ezinbestekoa da prozesua gauzatzeko eta HAPOaren beraren irizpide, helburu eta konponbide orokorrak jasotzen ditu. Otaegik azaldu du dokumentu hark oinarriak ezarri zituela etorkizuneko Errenteria-Orereta herri iraunkorragoa eta bizigarriagoa izateko zazpi printzipio nagusiren bidez. Printzipio horiek, ondokoak dira: Errenteria-Orereta, Pasaiako badia eta Oarsoaldeko buru gisa indartzea; espazio publikoa birkualifikatzea, mugikortasun jasangarria eta irisgarritasuna indartuz, espazio libreak gehituz, eta auzo bihotzak garatuz; Euskotrenen trenbideari kalitatezko integrazioa ematea; udalerrian enplegua sortzen laguntzea, industria eta hirugarren sektoreko jarduerak sustatuz, eta landa inguruneko lehen sektorea antolatzeko baldintzak hobetuz; etxebizitza parkea birgaitzen laguntzea eta 1.200 etxebizitza berri ahalbidetzea neurri handi batean, babes publikokoak; lurzoruaren artifizializazioa murriztea eta lurzoru urbaniza ezina egoki kudeatzea;  eta klima aldaketaren erronkari erantzuteko behar diren neurriak integratzea.

Etxebizitzen alorrean zehaztasun gehiago eman ditu Del Amo Hirigintza zinegotziak. Zehaztu duenez ahalbidetu nahi dituzten 1.200 etxebizitza horietatik %64,1 dira publikoak; “bi heren publiko izatea suposatuko du horrek” gaineratu du alkateak.

Onarpen prozesuaren mugarriak

Urtea bukatu aurretik nahi du behin betiko onartu HAPO berritua udalak, gehienez ere, 2027 hasieran. Izan ere, onarpen fasera iristeko bidea luzea bada, onarpen fasea bera ere luzatuko da. Besteak beste, hiru aldiz pasa behar du udalbatzatik, hasierako onarpena, behin behinekoa, eta behin betikoa behar baititu, “gobernu taldearen asmoa da hasierako onarpena emateko otsaileko udalbatzara eramatea”, adierazi du Otaegik.

Orain arte egin duten bezala, landu den dokumentua udaleko alderdiekin partekatu eta euren ekarpenak jasotzeko espazioak aurreikustea dakar onarpen prozesuan alkateak esan duenez, “dokumentazioa dagoeneko euren eskuetan dago. Atzo bertan azalpenak eman eta galderak erantzuteko lan saioa egin genuen”.

Prozesuari dagokioneaz, gainera, dimentsio soziala eta publikoa ere baditu HAPOaren onarpen prozesuak. Horrela, planeamendu kontseiluaren bilerak egingo dituzte bihar osteguna (hilak 15) eta hilaren 28an, Xenpelar Etxean erakusketa eta bisita gidatuak egingo dituzte martxoa-apirila bitartean, eta lan saio zehatzak ere ari da antolatzen udala interes talde desberdinekin.

Kontsultagai ere izango da HAPOaren dokumentazioa 45 egunez udalbatzan hasierako onarpena eman ondotik; epe horretan ekarpenak eta alegazioak egiteko aukera izango da.

Aurtengoa HAPO berriaren onarpenerako “urte mugarria” izatea aurreikusi du udalak, bestalde, hala aitortu du Otaegik, eta borondatea adierazi du prozesu horretan zehar egiten diren ekarpen eta proposamenei behar duten tokia egiteko, baita nahia ere “kalitatezko eztabaidak” egin eta ahalik eta adostasunik zabalenak eraiki daitezen.

2004az geroztik berritu gabe

2004. urtean onartu zen azken HAPOa. Aurten behin betiko onartzen bada, 22 urte joan dira azken Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zenetik. Zortzi edo hamar urtero berritzen bada ere azken aldian malguagoak izaten ari direla zehaztu du Del Amok, “hirigintzan egiten diren planteamenduak epe luzeagora begira izaten direlako. Horrek ez du esna nahi errebisatu behar ez direnik”.

Onarpen prozesura eramandako dokumentuaren eztabaida eta ekarpenak egiteko garaian marra gorririk jarri duten galdetuta ezetz erantzun du Otaegik, “guk gure proposamena landu dugu eta orain oposizioko alderdiei, eragileei herritarrei, interes pribatuak dituztenei horiei guztiei entzutea dagokigu eta ea gai garen, esan moduan kalitatezko eztabaida bat egiteko, eta kontsentsu zabalak lortzeko, honakoa dokumentu garrantzitsua delako”.  2004an onartutako dokumentua eta gaur egun onarpen fasera heldu denaren erronkak eta testuingurua ezberdinak direla adierazi du ere Otaegik, “adibide bat jartzearren etxebizitzaren errealitateak gaur egun eskatzen dituen neurriak ez dute zerikusirik 2004an bizi genuen egoerarekin, hori nabarmena da. Erronka berriei erantzuteko tresna da dokumentu berritua, uste dut proposamen interesgarri batera iritsi garela, eta horregatik pentsatzen dugu kalitatezko eztabaida merezi duela. Bestelako proposamenak edo ekarpenak baldin badaude eztabaida behar bezala egin behar da”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.