Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mendiko bizikletan trebatzeko OTXEren topaketa Lezon

Hilaren 25ean izango da Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak proposatutako topaketa. 2011 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat da.

Iazko topaketako artxiboko irudia.OTXE
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/01/14

Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak (OTXE) mendiko bizikletan trebatzeko Lezo BTT Gaztea topagunea antolatu du aurten berriz ere Lezon hilaren 25erako (igandea). 2011 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat (bi urte horiek barne) kirol eta ikasketa jarduera izango da urtarrileko azken igandean egingo den hori. “Jardueraren helburu nagusiak dira bizikletaren erabilera sustatzea Lezon eta eskualdean, eta Jaizkibelen mendi bizikletaren ibilbideak ezagutzea gazteen artean”. 10:00etan ekingo diote saioari, Karlos Saldise plazan.

Mendiko bizikleten gaineko oinarrizko informazioa jasotzeaz gainera, bi ibilbideren artean aukeratu eta horietako bat egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Lehen ibilbidea luzea da, 21 kilometrokoa: Lezotik Hondarribiko Guadalupera joan, eta bueltakoa egingo dute. Bigarrena motzagoa da, 11 kilometrokoa: Karlos Saldisetik Iriarteneraino joan, eta itzuli. Bi martxak 12:00etan dira iristekoak abiapuntu izan den plazara.

Izen emateak
Saioan parte hartzeko izen ematea hilaren 25ean bertan egin behar da, Karlos Saldisen, 09:00etatik 09:45era. Doan da. Gainera, ahaleginaren ondoren indarberritzeko hamaiketakoa banatuko dela iragarri dute OTXEko kideek.

Ibilbideak JRG Norclamp OTXE mendiko bizikleta taldeko txirrindularien laguntzarekin, eta OTXEko begiraleen gidaritzapean egingo dituzte partaideek. Hori bai: mendiko bizikletaz gainera, kaskoa eta matxurarik balitz ordezko materiala (gurpil kamera bat, bonba eta lanabesak) eraman behar dituzte derrigorrean izena emango dutenek. “Saioa aukera bikaina da gazteek kirola egiteaz gain, naturaz eta inguruneaz gozatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.