Ura eta estolderia ordaintzeko epea zabalik
Herritarrek, otsailaren 16ra arte izango dute ordaintzeko aukera
Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Herritarrek, otsailaren 16ra arte izango dute ordaintzeko aukera. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak, hau da, otsailaren 16an. Erreziboa helbideratua ez dutenen herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete ordainketa, edo edozein entitate laguntzaileetan.
