Felipe Uriartek 'Marmotarenak' liburua aurkeztuko du hilaren 21ean
Idazle sanjuandarrak datorren asteazkenean aurkeztuko du mendiari buruzko ipuin ilustratua, Donibaneko liburutegian, 19:00etan.
Itsas Mendi elkarteak antolatuta, Felipe Uriarte Camara idazle sanjuandarrak, Irene San Sebastian margolariarekin batera, Marmotarenak mendiari buruzko ipuin ilustratua aurkeztuko du hilaren 21ean (asteazkenarekin) Donibaneko liburutegian, 19:00etan. Uriartek bere liburuaz hitz egingo du eta nola sortu zuen azalduko du. Sustatzaileek adierazi dute bertaratzen direnek idazlea eta bere lana gertutik ezagutzeko aukera izango dutela. Iñigo Trecetek gidatuko du saioa.
