Herritarrek Kirol Galarako hautagaitzak proposa ditzakete
Herritarrek beren proposamenak helbide elektroniko bidez bidali ahal izango dituzte, hilaren 22a baino lehen.
Urtero bezala, Pasaiako Udalak kirolari edo kirol talde onenak edo lorpen garrantzitsuak edo ibilbide oparoa izan dutenak omenduko ditu Kirol Galan.
Pasaiako kirol elkarteek beren proposamenak landu dituzte azken hilabeteetan, baina herritarrek ere beren hautagaitzak proposatzeko aukera izango dute datozen egunetan. Horretarako, herritarrek beren proposamenak bidali ahal izango dituzte helbide elektroniko bidez. Proposamenak jasotzeko azken eguna hilaren 22a (osteguna) da.
Kirol galaren data eta xehetasun guztiak laster argitaratuko ditu udalak.
