Irisgarritasuna hobetzeko lanak Igantzin
Astelehenean lanak hasiko ditu udalak Igantzi auzoko 9-11 zenbakietan, eta Galtzaraborda etorbideko 31-33 zenbakietan.
Lanak Igantzi auzoanHerri Bizia Datorren astelehenean Igantzi auzoko hainbat puntutan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko ditu udalak. Hain zuzen ere, Igantzi kaleko 9-11 zenbakietan eta Galtzaraborda etorbideko 31-33 zenbakietan dauden etxebizitza eraikinetako irisgarritasuna konpontzera bideratuta daude lan horiek.
Errenteriako Irisgarritasun Planean jasotako esku hartzeak dira, eta eraikin horien atarietara arteko irisgarritasuna hobetuko dute. Obren aurrekontua 79.860 eurokoa da, eta hiru hilabete irautea aurreikusi du udalak. DELSA enpresa eraikitzailea jardungo da.
Halaber, une honetan udalerrian irisgarritasunarekin lotutako beste jarduera batzuk garatzen ari da udala. Alde batetik, Alaberga auzoko irisgarritasuna hobetzeko obrak aurreikusitako erritmoan doaz aurrera, eta 29, 30, 31 eta 32 atarien atzealdeen esku hartzea ia bukatu dute. Horrek Alabergako igogailuarekin lotura erraztuko du eta, hortaz, Alaberga auzoko erdialdearekin eta herrian estrategikoa den oinezkoen ardatz batekin.
Esku-hartzea saneamendu sarea hobetzeko ere baliatu dute. Esku hartze horretara 148.717,40 euroko aurrekontua bideratu du udalak.
Bestalde, datozen hilabeteetan Pontika eta Igantzi lotuko dituen hiri-igogailu berria eraikitzeko lanetn barruan igogailua jarriko den ontziaren indusketa, hormigoi armatuzko hormak egikaritzea ondoren metalezko egitura jartzeko eta pasabidea bigarren igogailua hasten den tarteko pasealekuaren mailaraino.
Horrela, Pontika eta Beraungo Luis Mariano plazaren arteko loturari erantzuna emango zaio, eta oinarria finkatuko da ondoren Igantzi auzoarekin lotzeko.
