Konpartsek izena eman dezakete Trintxerpeko desfilean
Trintxerpeko Inauteriak otsailaren 20tik 22ra bitartean izango dira. Desfilean izena emateko azken eguna hilaren 23a da.
Trintxerpeko Inauteriak otsailaren 20tik 22ra bitartean izango dira, eta Trintxerpeko Jai Batzordea buru-belarri ari da prestatzen barrutian zeresan handia duen zita hori. Ohi bezala, konpartsek desfilea egingo dute Trintxerpeko kaleetan barrena, eta konpartsek hilaren 23ra (ostirala) arte izango dute bertan izena emateko aukera. Konpartsek araudiaren azken orrialdean dagoen inprimakia bete eta helbide elektroniko bidez bidali beharko dute. Izena ematen duten konpartsa guztiei hilaren 28ko (asteazkena) 19:00etan Trintxerpeko alkateordetzan egingo den bilera informatibora gerturatzeko dei egin diete antolatzaileek.
