3.207 langabe daude Oarsoaldean
2025eko abenduko Lanbideren azken datuen arabera, Oarsoaldeko langabezia tasa orokorra %8,41ekoa da.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 2025eko abenduaren 31ra arte pilatutako datuen arabera, 3.207 langabe daude Oarsoaldean eta langabezia tasa %8,41ekoa da. 2024ko data berberean langabeen kopurua 3.145ekoa zen, eta tasa %7,8koa; beraz, urtetik urtera, apur bat gora egin du langabeziak Oarsoaldean. Gipuzkoako langabezia tasa orokorra %7,83koa da.
Datuetan oinarrituta, eta eskualdeko langabeen profilean sakonduz, langabeen gehiengoa emakumea eta 45 urtetik gorakoa dela ondoriozta daiteke. Datu metatuetan bi ezaugarri horiek betetzen dituzten pertsonak dira gehiengo.
Jarraian, herriz herri, 2025eko abenduaren 31ko eskualdeko langabeziaren erradiografia:
Errenteria-Orereta
- Langabeak: 1.832 (997 emakume eta 835 gizon).
- Langabezia tasa: %8,9.
- Langabeak, adin tartearen arabera:
- 25 urtetik beherakoak: 170 (84 emakume eta 86 gizon).
- 25-44 adin tartekoak: 606 (355 emakume eta 251 gizon).
- 45 urtetik gorakoak: 1.056 (558 emakume eta 498 gizon).
Lezo
- Langabeak: 246 (144 emakume eta 102 gizon).
- Langabezia tasa: %7,6.
- Langabeak, adin tartearen arabera:
- 25 urtetik beherakoak: 19 (10 emakume eta 9 gizon).
- 25-44 adin tartekoak: 98 (60 emakume eta 38 gizon).
- 45 urtetik gorakoak: 129 (74 emakume eta 55 gizon).
Oiartzun
- Langabeak: 327 (179 emakume eta 148 gizon).
- Langabezia tasa: %5,9.
- Langabeak, adin tartearen arabera:
- 25 urtetik beherakoak: 38 (21 emakume eta 17 gizon).
- 25-44 adin tartekoak: 121 (71 emakume eta 50 gizon).
- 45 urtetik gorakoak: 168 (87 emakume eta 81 gizon).
Pasaia
- Langabeak: 802 (445 emakume eta 357 gizon).
- Langabezia tasa: %8,8.
- Langabeak, adin tartearen arabera:
- 25 urtetik beherakoak: 45 (15 emakume eta 30 gizon).
- 25-44 adin tartekoak: 281 (172 emakume eta 109 gizon).
- 45 urtetik gorakoak: 476 (258 emakume eta 218 gizon).
