Barandak aldatzen ari da udala Agustinetan
Elementuen materialak hondatuta daudelako erabaki du udalak horiek berritzea, eta zaharren ordez, altzairu galvanizatuko baranda jarri dute.
Agustinak auzoan hormigoi aurrefabrikatuzko barandak ordezten ari da udala eta lehen fasea jada burutu du Elias Salaberria kalean. Elementuen materialak hondatuta daudelako erabaki du udalak horiek berritzea, eta zaharren ordez, altzairu galvanizatuko baranda jarri dute.
Lehen fasean 80 metro lineal jarri dituzte Elias Salaberria kalean, Markola ikastetxearen inguruan. 26.806,82 euroko inbertsioa egin du udalak horretarako.
Lan horiei jarraipena ematea aurreikusten da urte honetan zehar, Markola kalerainoko barandak ordezkatuz.
