Itsas hondakinak auzolanean bilduko dituzte igandean
Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 25ean Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute igande honetan (hilaren 25ean) Donibaneko Alabortza senadian, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Ohi bezala, Donibaneko senadia auzolanean garbituko dute bertaratzen direnek. Parte hartzaileek aurkitutako hondakinak bildu, sailkatu eta aztertuko dituzte, eta “ekintza bakoitza datu baliotsu” bihurtuko dute zientziarentzat eta administrazioentzat.
Jardueran parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea 619 81 42 25 telefonora deituta, posta elektronikora mezua bidalita edo Materren webgunea baliatuta.
