Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Zuri eta zu bezalako beste kideei ere eskerrak eman behar dizkizuegu"

Karlos Saldise Korta omendu zuten ostiral arratsaldean Lezon. Haren borrokaren zilegitasunak egun ere indarrean dela adierazi zuten.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/01/19

Ostiralean bete ziren 46 urte indar parapolizialek Karlos Saldise Korta ((Pasai Donibane 1947, Lezo 1980) hil zutela hura bizi zen etxeko atarian, Aralar kalean. Ostiralean bertan, Sortuk deitutako omenaldia egin zitzaion haren izena duen plazan, Karlos Saldise plazan. “Dakizun moduan, kolpe latza jasan genuen bai zure familia biologikoak baita zure familiartekoak sentitzen garenok ere, izan euskararen aldeko herri mugimendua, izan amnistiaren aldekoa, baita mugimendu ekologista eta funtsean inposaturiko egoera ororen kontra zegoen ezkerreko mugimendu oro. Gaurko egunarekin, 1980an eta 33 urte zenituela, fisikoki gure artetik bortizki urrundu zituzten. Fisikoki esan nahi dut, gure erraietan, bihotzetan eta militante kontzientziatan betirako iltzatu zintuztelako”, esan zuen omenaldia hitza hartu zuenak.

Aitortza ekitaldian nabarmendu zuten Saldisek bere borroka esparruetan zituen helburuak ez direla guztiz bete, “oraindik ez gara estatu independente bat, euskararen kontrako oldarraldiak aurrera darrai, oraindik ere preso eta iheslari politikoak ditugu, lurra eta ingurumenaren zaintzan betikoen aberastasun gosea gailentzen da… eta oraindik ere Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko senideak muga administratibo inposatuen alde ezberdinetan gaude. Hau guztia, Euskal Herriari dagokionean”. Europan eta munduan ultraeskuina indartzen ari dela azaldu zuten, baita Palestinako herriaren kontrako genozidioa ere indarrean dela, Venezuelako presidentea bahitu zutela nabarmendu zuten, eta Groenlandiako kasua ere ekarri zuten plazara; “ikusten duzun moduan, orokorrean mundua distopia bat bilakatu da. Baina ezkortasunean murgiltzeko motiboak ditudan arren, aukera leihoak ere badaudela esango dizut. Mundu distopiko honetan utopikoak ere izaten jarraitzen dugulako, Karlos”.

Baikor izateko bide horretan hainbat adibide aipatu zituzten ostiraleko ekitaldian. “Munduan, faxismoa berpizten ari den honetan, Karlos, zuek izan zenuten konpromisoak bidea erakusten digu, horregatik, gurera etorrita, badakizu hiri buruzagian, Iruñean, alkate independentista bat dugula? Badakizu, Ipar Euskal Herrian mugimendu independentista handituz doala? Badakizu hego Euskal Herrian ere independentismoa gora egiten ari dela? Badakizu, nahi baino gehiago dauden arren, poliki-poliki seme-alaba kuttunenak ere etxera ekartzen ari garela? Egiteko lan handia dagoen arren, mugimendu feministak ere patriarkatuari astindu ederra eman dio. Ohikoak eta normaltzat genituenak gaur egun pentsaezinak dira. Trantsizio ekosozialean ere ekimen ugari lantzen ari gara, ideia pentsaezinak ziruditenak, egi bilakatu dira. Herri askotan kontsumo taldeak sortu dira, eta alternatiba ugari jarri dira martxan”.

Eskerrak eman zizkioten Saldiseri, “zuri eta zu bezalako beste kideei eskerrak eman behar dizkizuegu”. Gaur eguneko Euskal Herriaren erradiografia egin zuten esker mezua indartzeko: “Gaur egun, Euskal Herrian marra gorri batzuk ditugu barneratuak. Ultraeskuinak hemen jai du. Egia da ezin dugula konplazentzia horretan geratu, harresi edo marra gorri hori egunero landu eta ureztatu behar da, eta horretan dihardugu. Baina egiari zor, hori zuek landu zenuten baratzeko fruituak dira. Zuek izan zineten borrokalari antifaxista, antiinperialista, euskararen aldekoak, LGTBIQ+ mugimendukoak, feministak, ekologistak…. eta erein zenituzten balore horiek Euskal Herrian ernatu dira. Ureztatu behar dira, goldeak eta igitaiak erabiltzen ditugu horretarako, baina izan zinetelako, gara eta izango dira”.

Eusko gudariak abestuz eta Saldiseren aldeko oihuak zabalduz bukatu zen ostiraleko ekitaldia.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.