Musika banden lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko GKSk
Hilaren 31n egingo du Zabala Enea II Gaztetxean lehiaketa hori, eta Oarsoaldeko hainbat artista ariko dira oholtza gainean.
Manifestazioetara deitzeko egindako agerraldiaren irudi bat.@gksozialista / Instagram Mobilizaziora deitu du GKSk hilaren 31n, larunbata Bilbon eta Iruñean. Jo mugan faxismoa eta estatuen autoritarismoa jarri ditu antolakunde horrek, eta mobilizazioen bidez aurre egin nahi die, “fenomeno horren gorakada argia nabari da azkenaldian munduan zein Euskal Herrian eta faxismoari aurre egiteko masa zabal bat mobilizatu nahi du”.
Hileko azken egunerako antolatu dituzten mobilizazioen testuinguruan, hainbat jarduera egiten ari da Oarsoaldeko GKS. Horietako bat da, datorren larunbatean, hilak 24, Zabala Enea II gaztetxean antolatu duen Oarsoaldeko Musika Banden Lehiaketa. 20:00etan hasiko da lehiaketa eta oholtza gainean arituko dira Unotres Mobb, Aiako, Nortechko, Balaklaba, Ximaur, Majada, Pixa eta Arkale taldeak.
Sari banaketa 02:00etan egingo dute, eta Dj 3haiZra arduratuko da girotzeaz.
