Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Neguko eta udaberriko programak aktibatu ditu Jabetze Eskolak

Udazkeneko matrikulazioa arrakastatsua izan ondoren, negukoa eta udaberrikoa jarri dira martxan. Hilaren 30a da izena emateko azken eguna.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/01/19

Irailean Pasaiako Jabetze Eskolako udazkeneko matrikula ireki zen. Emaitza “oso ona” izan zela adierazi du Pasaiako Udalak: ia 250 emakumek eman zuten izena, horietatik 94k lehen aldiz. Orain, neguko eta udaberriko programa jarriko da martxan, eta izena emateko epea berriro zabaldu da.

Jarduera berrien artean, Osasuntsu jan eta zoriontsu bizi ikastaroa antolatuko da berriro Antxon, Tatiana Arzelus Makazagaren eskutik. Jarduera horretan gorputza zaintzeko eta immunitate sistema mantentzeko elikadura praktikak partekatuko dituzte, saio teorikoak eta praktikoak uztartuz. Pepa Bojo Ballesterren gidaritzapean, Autoestimua eta ahalduntzea helduaroan tailerra egingo da San Pedron. Saio horretan ahalduntze prozesuan sentimenduak identifikatu, onartu eta kudeatzeko tresnak landuko dituzte.

Herri askotako Emakumeen Etxeetan aritzen den Eider Zuriarrain Bergarak Biodantza izeneko ikastaroa eskainiko du Antxon. Ibilbide luzea duen Betania Mendoza Cornejo irakasleak, aldiz, Gorputz kartografia feministak ikastaroa emango du Trintxerpen. Saio horretan esperientziak, emozioak, indarkeriak, plazerak eta erresistentziak mapeatzen ikasiko dute ikuspegi feminista eta dekolonialetatik.

Munduko emakumeen literatura berriro eskainiko da, oraingoan Trintxerpen. Hainbat herrialde eta kulturatako emakume idazleen ahots, istorio eta begiradetatik ibilbide bat egingo da, ikuspegi feminista eta kritiko batetik. Horrez gain, Antxoko La Bombonera Arte Eszenikoen Elkarteak Emakumeen ahotsa eta indarra ikastaroa eskainiko du. Ikastaro horrek ahotsa du ardatz, adierazpenerako, identitaterako eta ahalduntzerako tresna gisa. Beatriz Egizabal Ollokiegik, gainera, Clown tailerra emango du. Jolasen eta barrearen bidez, norberaren boterea deskubritzeko espazioa izango da, komedia askapen ekintza bihurtzekoa.

Kirol sailarekin batera, Mendi orientazioa eta martxa taldea sortuko da, jarduera pilotu gisa. Maddi Marquet Ferranek dinamizatutako taldea, eta segurtasun irizpideez, bide marken erabileraz, orientazio printzipioez eta IKT tresnez ikasiko dute barruti guztietan antolatuko diren saio teoriko-praktikoetan. Horrez gain, hiru larunbatetan mendira irteera progresiboak egingo dituzte, Pasaiatik abiatuta, zailtasun maila ezberdinekin.

Azkenik, Emakumeen arteko ongizaterako eta zaintzarako gunearen bidez, elkar laguntza eta emakumeen arteko lotura sustatzeko aukera eskainiko du Emausek.

Urte osoko talde eta guneak

Urte osoko talde eta guneetan parte hartzeko izen emateak berriro zabalduko dira: Jatorri askotariko emakumeen taldea; Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea; Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea; Emakumeak korrikalari; eta Jatorri askotariko emakume pasaitarren arteko elkarrizketak.

Izen emateak doakoak eta nahitaezkoak dira, eta adin txikikoen zaintza zerbitzua eskainiko dela jakinarazi du udalak, aldez aurretik eskatuta. Izena emateko epea hilaren 30era arte egongo da zabalik. Informazio oso-osoa eta esku orria udalaren webgunean daude eskuragarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.