Patata Tropikalaren 'Lamiaren ispilua', igandean, Donibanen
Patata Tropikala antzerki konpainia pasaitarrak 'Lamiaren ispilua' obra taularatuko du igandean Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.
Patata Tropikala antzerki konpainia pasaitarrak Lamiaren ispilua obra taularatuko du igandean (hilaren 25ean) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Sarrerak Bibe plataforman eskuratu behar dira, 3 euroan.
Sinopsia: Neskato batek ispilu berezi bat aurkitu du: ez du soilik irudia islatzen, galderak pizten ditu eta irudimena esnarazi. Une horretatik aurrera, abentura zirraragarri bati ekingo dio, umorez, ustekabez eta Euskal Mitologiako izaki xelebrez beteriko bidaia. Pauso bakoitzak mundua beste ikuspegi batetik begiratzera gonbidatzen du. Haurrentzat pentsatutako ikuskizun bizi eta gertukoa da, jolasaren, fantasiaren eta jakin-minaren arteko uztarketa liluragarri baten bidez istorioaz gozatzeko aukera ematen duena.
