San Juango emakume eta gizon absolutuak eta Hibaikako emakume gazteak, onenak badian
Hurrengo hitzordua Trintxerpen izango dute larunbatean, hilak 24, Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatzeko.
Hibaikako emakume gazteak Orion jokatutako lehen jardunaldiko estropadan.Jose A. Rodriguez Indartsu hasi dute Gipuzkoako Batel Liga Hibaika arraun Elkarteko emakume gazteek, bitik bi irabazita. Atzo jokatu zuten liga horretako bigarren jardunaldia, San Juan-Koxtapek antolatuta Pasaiako Badian, eta lehen jardunaldian bezala, Hibaikako emakume gazteen eskifaiak lehen postuari eutsi zion. Kategoria horretan indartsu dabil Errenteria-Oreretako arraun elkartea; izan ere, hiru ontzi ditu lehian emakume gazteetan, eta bigarren ontziak ere, Hibaika B, emaitza oso txukunak lortu ditu jokatutako lehen bi jardunaldietan: laugarren sailkatu zen Orioko estropadan, eta atzo urrats bat aurrera egin, eta hirugarren sailkatu zen Donibanen.
Absolutuetan, emakume zein gizonetan etxekoak izan ziren onenak atzoko estropadan. Garaipena San Juangoentzat batean zein bestean. Lehenengo postua eta bigarrena ere etxekoentzat kategoria horretan emakume zein gizonetan, bina ontzi atera baitzituzten eta lehen eta bigarren denbora onenak egin.
Gazte mutiletan etxeko ontziek garaipenik ez, baina San Juan A eta San Juan B, bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren etxeko estropadan.
Promesa neska zein mutiletan ere garaipenik ez etxeko ontzien artean, baina Hibaikaren A ontzia bigarren sailkatu zen atzokoan. Koska bat gora egin dute horiek ere lehen jardunalditik; hirugarren sailkatu ziren Oriokoan, Orio eta San Juanen ondotik, eta atzokoan, berriz, lehia estuan San Juanen ontzia baino azkarragoak izan ziren. Kategoria horretan ere, bi ontzirekin ari dira Errenteria-Oreretakoak; Hibaika B azkena izan zen.
Kategoria berean emakumeetan, Oarsoaldeko ontziak lehen postuetatik urrun ibili ziren atzoko lehian, baita haur neskak ere. Haur mutiletan, San Juan bigarren sailkatu zen atzo.
Sailkapen osoa ikusteko, klik egin hemen.
Oarsoaldeko batelen sailkapenak
Haur neskak
- 7. San Pedro A
- 11. Hibaika A
- 16. Hibaika B
Haur mutilak
- 2. San Juan
- 5. Hibaika
- 7. San Juan (Mixto)
- 8. San Pedro (mixto)
Promesa neskak
- 7. San Juan B
- 8. San Juan A
- 15. Hibaika A
- 16. Hibaika B
Promesa mutilak
- 2. Hibaika A
- 3. San Juan
- 4. San Pedro
- 10. Hibaika B
Gazte Neskak
- 1. Hibaika A
- 3. Hibaika B
- 4. San Juan
- 6. San Pedro
- 9. Hibaika C
Gazte mutilak
- 2. San Juan A
- 3. San Juan B
- 5. San Pedro
- 7. San Juan C
- 9. Hibaika
Absolutu emakumeak
- 1. San Juan A
- 2. San Juan B
Absolutu gizonak
- 1. San Juan A
- 2. San Juan B
- 3. Hibaika
