Ardo dastaketa bat egingo dute Antxon, hilaren 30ean
Antxoko Topaguneak eta Papineko Gazteriak antolatutako jarduera Kultur Etxean izango da, 20:00etan. Hilaren 27a da izena emateko azken eguna.
Antxoko Topaguneak eta Papineko Gazteriak ardo dastaketa bat egingo dute hilaren 30ean (ostirala) Antxoko Kultur Etxean, 20:00etan. Jardueran parte hartzeko plazak mugatuak direla adierazi dute barrutiko gazteek. Izen emateak helbide elektroniko bidez egin behar dira, hilaren 27a (asteartea) baino lehen. Izena ematerakoan konfirmazio mezu bat jasoko dela jakinarazi dute sustatzaileek. Jarduerak 10 euroko kostua du, eta egunean bertan egin beharko da ordainketa.
