Asfaltatze lanak bukatu dituzte Galtzarabordan
Ernio, Irumugarrieta eta Urdaburu kaleetan egin ditu udalak esku hartzeak.
Ernio kalean asfaltatze lanakHerri Bizia Galtzarabordan hainbat kale asfaltatzeko lanak bukatu berri ditu udalak. Azaldu duenez, Ernio, Irumugarrieta eta Urdaburu kaleko 29. zenbakian egin ditu esku hartzeak, asfaltatze eta pintatze kanpainaren barruan bide segurtasuna eta hiri ingurunearen zainketa hobetzeko.
Horiek bukatuta Erdigunea eta Iztietaren txanda helduko da. Erdigunean Biteri kalean hiru zebrabide adokinatuak kendu eta asfalto inprimatukoak jarriko ditu udalak. Horrekin batera Morrongilleta kalean eta Martin Etxeberria kalean asfaltatze lanak egingo ditu.
Iztietan berriz, Donostia kalea asfaltatuko du, Irun kaletik Astigarraga kaleraino doan zatian, eremu horretako segurtasuna eta bide kalitatea hobetzeko.
