Haurrentzat unibertso euskaldunagoa sortu nahi dute Trintxerpen
Trintxerpeko guraso euskaltzaleen sareak barrutian euskarazko inguruneak sortzeko egitasmo bat landuko du. Hilaren 27an bilduko dira Ur-Gain elkartean, 18:00etan.
Trintxerpeko guraso euskaltzaleen sareak barrutian euskarazko inguruneak sortzeko egitasmo bat landuko du. “Haurrentzat unibertso euskaldunagoa” sortzeko xedearekin, topaketa bat egingo dute hilaren 27an (asteartea) Ur-Gain elkartean, 18:00etan. Mokadutxo baten bueltan bilduko dira, eta haurrentzako txokoa egongo dela aurreratu dute sustatzaileek. “Haurren erreferenteek badugu zer eragin”, esan dute.
