Urteko lehenean, bista ederrak
Xoxolurrek Ipar Euskal Herrira egin du urteko lehen irteera. Ibilbidea egin eta gero, Urruñako pilotalekuan familia giroan izan dira.
Xoxolurrekoak, igandean, Xoldokogainan. 2026ko lehen irteera Ipar Euskal Herriko parajeetatik egin zuen joan den igandean (hilaren 18an) Xoxolur Mendi Klubak. Lezotik autobusez Biriaturaino joan ziren, eta handik Xoldokogainarako bidea hartu zuten. Gain horretatik bista ederrez gozatu zuten partaideek, gustura izan ziren.
Maldan behera joan, eta Urruñako pilotalekura joan ziren Han, bazkaltzeaz gainera, jolasean ibili ziren lezoarrak. Jada otsaileko irteeran pentsatzen hasi dira.
