Pakistan, argazki emanaldira eramango du Urdaburuk
Ostegunean, hilaren 22an, izango da argazki emanaldia mendizale elkartearen egoitzan.
Urdaburun izango da erakusketa.Jon Unzueta Jon Unzueta Urdaburu Mendizale elkarteko kideak Pakistan zeruko erreinua izeneko argazki emanaldia egingo du ostegunean, hilak 22. Himalaian Urdaburuko beste bi kiderekin egindako trekkingarena da emanaldia. 19:30ean izango da mendizale elkartearen egoitzan.
Horrekin batera, argazki erakusketa ere antolatu dute elkartean bertan. Ohiko egunetan izango da hori ikusgai, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
