San Markon aurkitutako animalien hondakinen inguruan ikerketa abiatu du udalak
Herritar batek San Markon animalien hondakinak aurkitu zituela salatu ondoren, udalak Ertzaintzarekin batera ikerketa jarri duela abian jakinarazi du gaur. Helburua gertaera horren nondik norakoak argitzea da.
Bizarain mendia eta San Marko gotorlekuaren panoramika bat.Gipuzkoako Foru Aldundia Herritar batek San Markon animalien hondakinak aurkitu zituela salatu ondoren, udalak Ertzaintzarekin batera ikerketa jarri duela abian jakinarazi du gaur. Helburua gertaera horren nondik norakoak argitzea da. Salaketa jarri duen herritarrak adierazitako lekuetako batean txakur baten gorpuzkiak identifikatu ahal zia direla azaldu du udalak, zaborrez beteta zeuden hainbat poltsekin batera.
Hori horrela une honetan lanean ari dela udala gaineratu du, animaliaren heriotza zerk eragin duen eta haren jabea nor den argitzeko: “Lehen azterketa batean ezin izan da identifikatu”.
Bigarren kokapen batean, eta lehen azterketa egin ondoren poltsa batzuen barruan ardien hondakinak beste motatakoekin batera zeudela ondorioztatu du ikerketak. Bigarren aurkikuntza hori lursail partikular batean izan da, eta udalak azaldu du jabearekin harremanetan jarri dela garbiketa lanak egiteko eta gertaeren norainokoa eta balizko erantzukizunak zehaztu ahal izateko.
Bukatzeko azaldu du diligentziekin jarraitzeaz gain, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ikerketekin jarraituko dutela, zabalik jarraitzen baitute.
