Asteartean, odola emateko aukera Trintxerpen
San Pedro eta Trintxerpeko Odol Emaileen Taldeak odol erauzketak egingo ditu Arrandegi kaleko 7. zenbakian, Goyeneche Fundazioaren egoitzan, 16:30etik 20:30era.
San Pedro eta Trintxerpeko Odol Emaileen Taldeak 2025eko dominen banaketa egingo du igandean (hilaren 25ean). Egitasmo horren helburua da iaz odol erauzketa gehien egin zituzten herritarrak saritu eta eskertzea.
Bestalde, hilaren 27an (asteartean) odol erauzketak egingo dituzte Trintxerpeko Arrandegi kaleko 7. zenbakian, Goyeneche Fundazioaren egoitzan, 16:30etik 20:30era. Sustatzaileek jakinarazi dute odola emateko beharra dagoela eta garrantzitsua dela hori egitea; hori dela eta, odola ematera deitu dituzte herritarrak.
