Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Haizea Etxeberria Isasa eta Iratxe Lopetegi Suarez. Saharako haurren harrera familietako kideak.

"Saharan badira 50 haur uda duin bat bakarrik eskatzen dutenak"

Lezo Sahara Batuz eta Donibaneko Bixi-Bixi Oporrak Bakean programarako harrera familien bila dabiltza, Oiartzungo El Watan eta Bidasoko Tadamun bezala. Lopetegik eta Etxeberriak haien esperientziatik hitz egin dute.

Haizea Etxeberria Isasa eta Iratxe Lopetegi Suarez.Imanol Saiz Gomez de Segura
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/01/22

Larunbatean aurkeztu zuten 2026eko Oporrak Bakean. Udan Saharako haurrak Euskal Herrian egonaldia izan dezaten harrera familia bila hasi dira. Otsailaren 15era arteko epea dute interesa duten sendiek izena eman, eta uztail-abuztu bitartean Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren umeei behar-beharrezko duten babesa emateko. Lezoko eta Pasaiako (nahiz inguruko) familientzat egitasmoarekin bat egiteko edo informazioa eskuratzeko zuzeneko kontaktua erraztu dute, telefonozkoa: 667 72 21 44 (Itziar). Harrera programaren webgunearen bidez ere eman daiteke izena.

Iratxe Lopetegi Suarez eta Haizea Etxeberria Isasa Lezo Sahara Batuz taldeko kide dira, eta Donibaneko Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean ari dira Saharako haurren sostengurako egitasmoak garatzen. Bi eragileen izenean hitz egin dute. Harrera familietako kide dira.

Zergatik da inportantea Saharako haurrak udan Euskal Herrira etortzea?
Haizea Etxeberria Isasa: Nahiko nuke jendeak ezagutzea Saharan nola bizi diren, urte guztian zehar, eta udan bereziki: 50-55 gradura iritsi daitezke han. Kanpalekuetan bizi dira, hezkuntzan gabezia izugarriak dituzte, azpiegiturarik ez da… Hemen denetik dugu, eta hondar alea jartzea da haiek handik bi hilabetez ateratzea, hemen mediku azterketak eta osasun kudeaketak egiteko, elikadura egokiagoa izateko, eta azken batean, indarberritzeko.
Iratxe Lopetegi Suarez: Sekulako aldaketa da haientzat. Bi hilabete hemen izateak haien ikaskuntzan, mundu ikuskeran, edo ongizatean eragin positibo handia du. Leiho bat irekitzen zaie. Haien helburua hemen izan eta gero Saharara bueltatzea da. Baina behintzat hemen leiho bat zabaltzen zaie.

Egora oso lazgarrian bizi dira kanpamenduetan.
Lopetegi:
Laguntza humanitarioaren eta klimaren menpe bizi dira. Gainera, gerran daude. Kanpamenduetan bizi direla 50 urte dira jada. Belaunaldi askok hori kenduta ez dute beste ezer ezagutzen. Oporrak Bakean hango haurrentzat eta haien familientzat aukera bat da.

Hemengo familien ikuspuntutik, ahalegina al da Saharako haur bat ia bi hilabetez haien artean izatea?
Etxeberria: Nik bi seme-alaba dauzkat, Iratxek hiru. Laugarren bat edo hirugarren bat etxean izatea ez da sekulako ahalegina. Gastu gehiago izango al ditu familiak? Ez. Gainera, urtean zehar arropa bilketak-eta egiten ditugu, eta haurrak gasturik gabe goitik behera janzteko aukera dago. Mediku azterketetaz ahaztu: denak Osakidetzak kubrituko ditu. Eta bestelako azterketak egiteko, ikusmenarenak adibidez, badugu sare bat horiek doan egiteko aukera ematen digutenak, Oreretako Begi optikan esaterako.
Lopetegi: Azken batean otorduetan beste plater bat jartzea da, eta arroparekin moldatzea duzu. Ez dituzu egunero-egunero planak egin behar. Herrietan izaten dira, uztaileko goizetan udalekuetan, eta egunerokoan egiten dituzun gauzetan bat gehiago izateak ez du familietan eraginik. Gainera, laguntzarako sare oso bat dugu: zerbaiterako laguntza behar bada, sarearen bitartez lor daiteke. Hau da, ardura ez da familiena bakarrik: sare oso baten parte dira.

Seme-alabak dituzue. Haientzat ere ikasketarako aukera izango da Saharako haurrak haiekin izatea, ezta?
Etxeberria:
Bai, sekulakoa da. Gure seme-alabak ohartzen dira zer nolako zortea dugun hemen jaiotzeaz. Guk Fatmari [haren harrerako haurra] ematen diogu, baina hark guri ematen diguna askoz gehiago da. Nire haurrengan Fatmak izan duen eragina brutala izan da, arlo baikorretik begiratuta betiere. Beldurrez ezin gara bizi: zalantza duena anima dadila.
Lopetegi: Asko ikasten dute gure haurrek Saharakoengandik. Bakarrik hona etortzeko egiten duten ahalegina goraipatzekoa da. Hizkuntza berri bat ikasi behar dute, jaki berriak jan behar dituzte, kultura ere zeharo ezberdina da… Eta beti irribarre batekin erantzuten dutela ikustea ordainezina da.

Munduan egun gatazka asko daude. Sentsazioa al duzue Saharakoa alboratu egin dela?
Etxeberria:
Beti esaten da gerra batek beste bat tapatzen duela. Uste dut hala dela Sahararen kasuan. 50 urte daramate erbestean.
Lopetegi: Badirudi 50 urtean aurrera egin  dutela eta beste herrialde batean bizi direla. Baina kanpamenduetan bizi dira. Haien herria okupatua dago. Duela 50 urteko baldintza berberetan bizi dira.

Urtean zehar, izaten al duzue zuen harrerako haurrekin harremana?
Lopetegi:
Bai, bideo-dei bidezko harremana izaten da batez ere. Etxean zerbait berezia denean, urtebetetzeak direnean edo, harremana egiten dugu. Haien egunerokoaren berri ere ematen digute, eta indar mezuak helarazten dizkiegu.
Etxeberria: Elkarren berri izateko, eta hizkuntza ez galtzeko aukera ona izaten dira dei horiek. Hizkuntza ez galtzeaz ari garenean, euskaraz ari gara. Hango bigarren hizkuntza gaztelania da, eta haurrei euren gurasoek galdetzen diete ea gaztelania asko ikasi duten. Haurrek erantzuten diete ez dutela gaztelania ikasten, beste hizkuntza bat baizik: euskara.

Zer da zuentzat harrera familia izatea.
Lopetegi:
Gaymura [haien harrera haurra] laugarren urtez etorriko da udan gurera. Alde onak eta txarrak balantzan jarrita, alde onak beti gehiago dira. Baina dena esanda gelditzen da lagunek eta senideek Gaymula zenbat maite duten ikustean. Bere irribarrea, iristen direnean ematen dizun besarkada jasotzea, eta hark Saharara haren ama ikustera joan nahi duela esan, baina berehala hona bueltatu nahi duela entzutea sekulakoa da. 
Etxeberria: Familia apustua da. Hasiera batean nik argi nuen harrera familia izan behar ginela. Bikotekideak ez hain argi, ordea. Baina alabetako batek esan zidan ea zergatik ez genuen Gaymura [Lopetegiren harrera haurra] bat ekartzen gure etxera, eta hala hasi ginen. Egin dudan gauzarik onena izan da.

Otsailaren 6an festa eguna antolatu duzue Lezon Bixi-Bixirekin elkarlanean. Zergatik?
Lopetegi:  50 ume daude Saharan udan hona etortzeko zain. Orduan, Oporrak Bakeani ikusgarritasuna eman behar geniola erabaki genuen. Arratsaldeko jaia izango da, 17:30an hasiko da Gurutze Santuaren plazan; musika zuzenean, tailerrak, askaria, udalen harrera, sahararren presentzia… Denetik egongo da. Baina nahi duguna da jendea etortzea. Zalantzak dituzten horiek etor daitezela behar bezain beste azalpen emango dizkiegulako.
Etxeberria: Harrera familia izatea unetxo batez bederen pentsatu duen oro bertara dadila. Haien kezkak eta trabak ezagutu nahiko nituzke, ziur naizelako zati handi batean horiei aurre egiteko aukera izango dela. Behar den guztia azaltzeko prest gaude.
Lopetegi: Lantokietan-eta lan egutegiak eman dizkigute. Uda perfektua eta oporrak antolatzen hasi gara asko lan egutegi hori eskuan. Gu uda perfektu hori antolatzen hasi garen bitartean, Saharan badira 50 haur uda duin bat bakarrik eskatzen dutenak. Haur baten harrera familia izanik, agian uda ez da hain perfektua izango, baina uda duin bat eskainiko diegu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.