Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zabarrek eta Oroitzenek Lezoko oinak izango dituzte

Lezoaundi Lezoko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa sortu dute herriko hainbat gaztek. Pasioz ekin diote erronka berriari, eta otsailaren 16an egingo dute aurkezpena.

Oroitzene eta Zabarre erraldoiak, Lezoko festetan.Lezoaundi konpartsa
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/01/23

Arras lezoarrak dira Zabarre eta Oroitzene erraldoiak. Haiek dantzatzen, baina, herrikoak ez diren kideak izan dira gehienbat. Lezoko erraldoiei ekarpena egiten izan diren inguruko herrietako lagunei eskerrak eman —gehienbat Oreretako Erraldoien Konpartsako kideen laguntza izan dute—, eta herritik bidea ekitea erabaki du gazte talde batek: Lezoaundi Lezoko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa sortu dute. Beraz, lehen ia oinetaraino lezoarrak ziren Zabarre eta Oroitzene, osotasunean herrikoak izango dira gazteen ekimenari esker. Egun Markesaneko parkea denak Lezoaundia izena izan zuen, eta muino horretan eraiki zuen Guillermo Lazonek —haren abizenetik datorkio herriari izena— haren jauregia XIII. mendean. Hor dago herriaren sorreraren oinarria. Horregatik jarri diote Lezoaundi izena konpartsari. 

Joanes Diez Mateos eta Eñaut Manso Anbustegi dira Lezoaundiren sorrera ahalbidetu dituztenetako bi. 20 eta 16 urte dituzte hurrenez hurren. Gazte-gazte badira ere, badute erraldoien unibertsoan eskarmentua: Diez 8 urte zituela hasi zen Bidasoako Erraldoien Konpartsan, Oiartzungoekin ere izan da, eta Gipuzkoako beste hainbat herritako izaki handiekin ibilitakoa da. Manso, berriz, Ondare Kultur Elkartean —Irungoa da— hasi zen erraldoiei bizitza ematen, eta Gipuzkoako hainbat herritakoak ere mugiarazten izan da, tartean Pasaiakoak. «Beti esaten genuen herri askotako erraldoiak dantzatzen genituela, eta gure herrikoak ez, ez zelako konpartsarik: iaz hasi genuen konpartsa sortzeko bidea».

Lehen urratsak egiteko laguntza izan dute Diezek, Mansok eta haiekin batera erronkara batu diren beste bi kideek. Esaterako, Lezoaundi elkarte bilakatzeko prozesuan herriko abokatu baten laguntza izan dute, edo egitasmoa Lezoko Udalari nahiz herriko hainbat gurasori aurkeztu, eta aurrera egitera animatu dituzte. Bereziki, Lezo Herri Eskolako Hezikuntza guraso elkartekoen babesa eskertu dute: «Gure proiektua aurkeztu eta gurekin batera dena aurrera ateratzen laguntzen ari dira. Gainera, Lezo Herri Eskolan erraldoiak urtean zehar gordetzeko lekutxo bat egin digute, eta bertan entseatzeko tokia ere erraztu digute. Gauzak ondo kudeatzen laguntzen ari dira, eta ideia asko helarazi dizkigute».

2002an hartu zuten Oroitzene eta Zabarre erraldoiek Gurutz eta Paxkualen lekukoa. Argazkia: Lezoaundi.

Ume zirela Lezoko festetan erraldoien atzetik begiak zabal-zabal ateratzen ziren horietakoak dira Diez eta Manso. Erraldoi txikiekin ere atrebitu ziren. HITZArekin izan diren bitartean behin baino gehiagotan izen bat esan dute, Lezoko erraldoien biziraupenean erreferente eta eredu gisara aurkeztuz: Fernantxo Intxaurrandietarena. Hark duela urte batzuk utzi zion erraldoiak dantzatzeari, eta ordutik Oreretako konpartsakoak soilik izan dira herriko erraldoiekin biraka.

Lezon bi erraldoi —Zabarre eta Oroitzene— eta lau buruhandi —Kaxkagogor, Joanes, Eneko eta Belarrimotz— daude. Oraingoz, Lezoaundiko kide lau lagun dira. Kalkulua erraza da: jendea behar dute konpartsa osatzeko. Hala, lagunarteko kide nahi izan duten orori, izan gazte edo heldu, haiekin bat egiteko eskatu diote, «lasai etor daitezela gugana». Sare sozialetan jada presentzia dute, @lezokoerraldoiak etiketa erabilita irits daiteke haiengana.

Gurutz eta Paxkual erraldoiak dira honakoak. 1974tik 2002ra arte egin zuten bere bidea Argazkia: Lezoaundi konpartsa.

Planak 
Konpartsa sortzea bere horretan mugarria izan da. Baina epe hurbilerako nahiz ertainerako planak badituzte herriko gazteek. Horietako bat, erraldoiak eta buruhandiak berritzea. Hori argudiatzeko urteetan atzera egin dute bi gazteek.

Izan ere, Zabarre eta Oroitzene erraldoiak nahiz lau buruhandiak 2002an eginak dira; urte hartan, 1974tik herrian ziren Gurutz eta Paxkual erraldoiak ordezkatu zituzten. 2027an 25 urte beteko dituzte, beraz, herriaren izaeraren zati diren bi panpina handiek. «Estrukturalki nahiko hondatuak eta pisu aldetik desorekatuak daude. Badute adin bat. 2027a, 25 urte beteko dituztela aprobetxatuz, horiek konpontzeko eta are ederrago jartzeko aukera polita izan daitekeela uste dugu».

Herriko festetan atera nahi dituzte erraldoiak, tokatzen den guztietan. Baina kanpora ere joan nahi dute, beste herrietan egiten diren topaketetan herriaren presentzia bermatu nahi dute. «Modu berean, herrian erraldoien topaketak egitea ere gustatuko litzaiguke», zehaztu dute Diazek eta Mansok. 

Otsailaren 16ra begira
Otsailaren 16an egingo dute herrian konpartsaren aurkezpena eta kide berriekin lehen irteera. Inauterietako Astelehenarren. 17:30ean, Gurutze Santuaren plazan bildu eta herritik kalebuelta egingo dute, gaitariekin. «Nahiz eta herrian gaitari talderik ez egon, garrantzitsua iruditzen zaigu instrumentu hori herrira gehiago gerturatzea. Azken mendeetan gaitari edo dultzaineroak eta erraldoiak oso lotuak izan dira, eta instrumentu bakarra da erraldoientzat espresuki errepertorioa duena». Egun horretarako sorpresak ere iragarri dituzte.

Ekintzaileak dira Lezoaundikoak. Ausartak. Konpartsa sortzeaz gainera, eta erraldoi nahiz buruhandiak berritzeko tenorea iritsi bitartean, eurek sortutako dantza berriak prestatzen ari direla iragarri dute. Otsailaren 16an Zabarre eta Oroitzeneren itxura ez da azken 24 urteetakoaren oso bestelakoa izango; haien oinak, eta oin horien urratsak eta jira-birak bai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.