Eskailera berriak Lezoaundirako
Aurretik zeudenak kendu, eta hormigoizkoak jarri dituzte. Udalak zehaztu du ia 23.000 euroko inbertsioa egin duela.
Honakoak dira eskailera berriak.Lezoko Udala Lezoko Udalak Lezoaundia zuhaiztirako eskailerak berritu dituela. Lehen zeudenak kendu, eta hormigoizkoak egin ditu ia 23.000 euroko inbertsioaren bitartez. Eskailerek eskubanda berria ere badute, eta inguruko berdegunea garbi-garbi utzi dute langileek.
Udalak adierazi du berritze lanaren helburua pinezkoentzako segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea izan dela, “eguneroko erabilerarako egokiagoa izan dadin”. Markesaneko Lezoaundia zuhaiztiraino iristen da eskailera, tirolina den gunera, edo Lezo Herri Eskolako baratzera ere bai, “mugimendu handiko bidea da”.
Lan horiek eginda, udalak adierazi du espazio publikoen mantentze eta hobekuntza lanekin jarraitzeko konpromisoa duela, “herritarren beharrei erantzuteko, bai eta ingurumen zein irisgarritasuna hobetzeko”.
