81 batel Trintxerpen
Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jasoko du Pasaiako badiak bihar (hilak 24, larunbata). Trintxerpe-Illunbek antolatutako lehian orotara 81 ontzi txikik parte hartuko dute.
Biharko estropada eremua, kategoria bakoitzeko ziabogen azalpenarekin.Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartea Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jasoko du Pasaiako badiak bihar (hilak 24, larunbata). Trintxerpe-Illunbek antolatutako lehian orotara 81 ontzi txikik parte hartuko dute, horietatik asko Trintxerpe-Illunbekoak, San Pedrokoak, San Juangoak eta Hibaikakoak izango direlarik. 10:00etan hasi eta 13:00ak pasata bukatuko dira estropadak.
Denen irteera-helmuga puntua Trintxerpen izango da, Blas de Lezo Itsas Eskolaren parean gutxi gorabehera. Kategoriaren arabera distantzia motzagoa edo luzeagoa egingo dute batelek; denak Trintxerpeko nasatik atera, eta badiaren erdialderantz (Donibane aldera) joango dira, eta ziabogak kategoria guztietako ontziek egin beharreko distantziaren arabera izango dira jarrita.
10:00etan hasiko dira lehen batelak lehian, Haur Mailakoak horiek. 10:51 inguruan Promesa Mailako arraunlarien txanda izango da, eta horien ondoren (11:56 inguruan) Gazte Mailako kirolariek eutsiko diote probari. Azkenik seniorren estropadak abiatuko dira, 12:51 inguruan hasiko direnak.
