Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Portuak bere jarduerari eutsi dio 2025ean

Pasaiako portuak "egonkortasuna" islatzen duten emaitzekin itxi zuen 2025a. Orotara, 3.415.626 tonako trafikoa izan zuen iaz, 2024ko jarduerari eutsiz.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/01/23

Pasaiako portuak “egonkortasuna” islatzen duten emaitzekin itxi zuen 2025a. Orotara, 3.415.626 tonako trafikoa izan zuen iaz, 2024ko jarduerari eutsiz. 2025ean, automobilari lotutako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko merkantziek behera egin zuten, baina jaitsiera hori industriako beste merkantzia batzuen igoerari esker konpentsatu zela jakinarazi du Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA).

Produktu siderurgikoak izan dira portuko “erreferentzia nagusia”: 1.748.631 tona mugitu dira, trafiko guztiaren %52 inguru izanik. Era berean, beste trafiko batzuek ere hazkunde nabarmena izan dutela adierazi du PPAk: txatarrek %65,4ko igoera, mineral ez metalikoek %42,7koa eta petrolio kokeek %44,6koa. Produktu kimikoek, makineriek eta horien ordezko piezek ere datuak igo zituzten iaz.

“Trafikoen bilakaera desberdina izan da sektorearen arabera. Automobilgintzaren beherakada urte osoko doikuntzaren ondorio da, merkatu batzuetako gehiegizko stockarekin lotuta, bai eta ibilgailu modelo berrien ekoizpenari lotutako industria egokitzapenerako prozesuekin ere”, baietsi du Izaskun Goñi PPAko presidenteak.

Merkataritza fluxuei dagokienez, salgaien jatorri nagusiak Herbehereak (745.991 tona), Erresuma Batua (272.225 tona) eta Suedia (271.822 tona) izan dira. Datu horiek Europa iparraldeko merkatuek portuaren jardueran duten pisua islatzen dutela nabarmendu du PPAk. Bestalde, helmuga nagusiak Erresuma Batua (381.709 tona), Belgika (189.467 tona) eta Kanada (139.509 tona) izan dira, “Pasaiako dartsenaren nazioarteko izaera sendotuz”.

Arrantza arloan, lonjak %7 inguruko igoera izan du merkaturatutako arrain bolumenean (17.600 tona baino gehiago). Hazkunde horrek portuko aktibo estrategiko gisa duen garrantzia eta portu jardueraren dibertsifikazioa indartu dituela zehaztu du PPAk.

“Merkatuen ziurgabetasunak eta aldakortasunak markatutako egoeran, eta, gure kaietan presentzia handia duten industria eta logistika sektore jakin batzuetan eragin berezia izan arren, urtearen balantze positiboa egiten dugu. Datuen agerian uzten dute portuaren segurtasuna eta ingurune ekonomiko aldakorretara egokitzeko gaitasuna”, adierazi du Goñik.

Inbertsioak

2025ean PPAk “jarduera eta inbertsio programa zabala” garatu duela jakinarazi du, arreta berezia eskainiz azpiegiturei eta kaiak mantentzeko eta hobetzeko lanei. Inbertsioa 10 milioi eurotik gorakoa izan da.

Arrantza jardueraren esparruan, PPAk lonja berritzeko bigarren faseko jarduketekin jarraitu du (5,8 milioi euro). Iazko urte bukaeran lanen %80 baino gehiago bukatuta zeudela aurreratu du PPAk. Horrez gain, ostalaritza zerbitzuetarako lokal bat egokitzeko obrak (590.000 euro) egin dira, ekipamendu horri lotutako zerbitzuak indartzeko.

Uraren kudeaketan, hornidura sarea sektorizatzen jarraitu du PPAk, 1,5 milioi euroko inbertsioarekin. Portuaren helburua da eraginkortasuna hobetzea, kontsumoa kontrolatzea eta badiaren ingurumen kalitatea zaintzea.

Instalazioen segurtasuna eta kontrolari dagokionez, Lezon eta Herreran errepideko sarbide berriak jarri dituzte martxan (1,1 milioi euro), sarbideak kontrolatzeko eta bideozaintzarako sistema berriak ezarri dituzte (850.000 euro) eta Herreran suteen aurkako babes sarea modernizatzeko lanak hasi dituzte (1,9 milioi euro).

Trantsizio energetikoaren alorrean, PPAk “urrats erabakigarriak” egin dituela jakinarazi du: Onshore Power Supply (OPS) sistema ezarri du (768.000 euro). Horrez gain, eta Iberdrolarekin lankidetzan, OPS proiektuan aurrerapausoak ere eman dituzte: enpresak 1,6 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Jarduera osagarri bezala, ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berriak jarri dira (60.000 euro) PPAren mugikortasun jasangarriko estrategiaren barruan.

Ekonomia urdina eta jasangarritasuna

PPAk Ekonomia urdinaren aldeko apustua egin duela gogorarazi du, “garapenerako ardatz estrategikotzat hartuta”, jarduera ekonomikoa, ingurumen jasangarritasuna, berrikuntza eta lurraldearentzako balioa sortzea uztartuz. Esparru horretan, “garrantzia berezia” izango du Sprilurrek La Herreran sustatutako enpresa eraikinak, “eremu horri lotutako ekintzailetza eta berrikuntza egitasmoak hartzeko gune estrategiko gisa sortuko baita”.

Horrez gain, PPAk Oarsoaldea Urdina proiektua parte hartze aktiboa duela esan du. Egitasmo horren helburua da itsasoaren erabilera jasangarria eta aukera ekonomiko berriak sortzera bideratutako ekosistema bat bultzatzea. Ekosistema horren barruan, Materrek itsas inguruneko hondakinen murrizketan oinarrituta egiten duen lana eta Azti zentro teknologikoak bultzatutako I+G proiektua nabarmendu ditu PPAk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.