Irungo Atzokoak abesbatzaren emanaldia ermitan, ostiralean
Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du emanaldia. 19:30ean izango da, doan.
Atzokoak abesbatzak emanaldia egingo du ostiralean.Atzokoak abesbatza Kulturarekin eta bereziki, musikarekin duen konpromisoa erakusten jarraitzen du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak. Ikasturterako antolatutako emanaldi zikloaren barruan, kontzertua antolatu du ostiralean, hilak 30, Madalenaren ermitan.
Oraingoan, gertura jo du. Izan ere, Irungo Atzokoak abesbatzaren ahotsak entzun ahalko dituzte 19:30era ermitara gerturatzen direnek.
1985. urtean Irungo hainbat abesbatzetan aritutako lagunen artean sortu zuten Atzokoak, herri kantagintzaren afizioa mantendu asmoz. Urtero 25 emanaldi egiten dituzte batez beste. Lau hamarkadan, abesbatza munduarekin lotura estua izan duten zuzendariek gidatu dute taldea: Fernando Larruquert, Joshean Irastorza, Pello Lacarta, Miguel Amantegui, eta Fernando Tejero. Gaur egun, 20 abeslari ari dira Robert Stagnan zuzendariaren gidaritzapean.
Atzokoak definitu dute abesbatzako kideek: “Abesteko eta hobetzeko nahi izugarriaren emaitza da Atzokoak, eta horretarako gu prestatzen dakiten pertsonen laguntza jasotzen dugu. Jendeak gustuz entzuten gaitu, haiek gurekin abestea gustatzen zaigu”.
