Lanak ondo eginda itzuli da Hibaika Portugaletetik
Denboraldiaurreko lehen jaitsieran txukun aritu dira Hibaikaren bi ontziak Portugaleten.

Hibaikaren senior gizonak Portugaleteko jaitsieranLiher Saiz Zarate
Denboraldiaurreko lehen proba handia izan zuten atzokoan traineruek Portugaleten jokatutako jaitsieran. 62 ontzi aritu ziren guztira: beteranoetan 20, senior emakumeetan 12, gazteetan 2, eta senior gizonetan 28. Urteko lehen hitzordu horretan aritu ziren Hibaika Arraun Elkartearen bi ontziak.Beteranoek hasi zuten atzoko lehia, eta haien ondotik irten ziren arraun eremura emakume seniorren ontziak.
Astillero izan zen azkarrena (15:53,10) eta haren ondotik Hondarribia sailkatu zen bigarren estropada bikaina eginda (16:07,57). Zarautz, Zumaia eta Orio, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren hurrenez hurren, eta horien atzetik taula erdian Iñaki Mendizabalek entrenatzen duen eskifaia 16:31, 42ko denbora eginda. Euskotren Ligako lau ontzi aritu ziren atzoko lehian—Astillero, Zumaia, Orio eta Hibaika— eta horien artean lekua egin zuten sailkapenean Hondarribiak eta Zarautzek; ETE Ligan ariko dira denboraldi honetan bi horiek baina atzo indar erakustaldia egin zuten bigarren eta hirugarren sailkatuta denboraldiaurreko lehen jaitsieran.
Hibaikako senior gizonen lan txukuna atzoko estropadan. 27 ontziren arteko lehian 12. sailkatu zen Dani Cobjuckek entrenatzen duen ontzia, lehia irabazi zuen Zierbena B-tik (20:31,09) minutu bat eta hamalau segundora. Joan den urteko helburuak bikain beteta—bigarren bukatu zuten, eta KAE1 Ligara igo hiru bandera etxera ekarrita— oso lan txukuna egin zuen taldeak urteko lehen hitzorduan Portugaleten. 5.500 metroak osatzeko 21:45, 18 denbora egin zuten errenteriarrek, hamabost ontzi atzean utzita.
Sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.
Bermeo Arraun Argazkiakek, berriz, atzoko estropadaren argazki bilduma zabaldu du. Argazki horiek ikusteko klikatu hemen.
