Txakur kakak, ondo bilduta, baina tokiz kanpo utziak
Altamirako parkean plastikoz jasotako txakur kaka sorta topatu du herritar batek; "jasoak bai, baina behar ez den tokian utziak", esan du.
Ondokoa da herritarrak HITZAra bidalitako argazkia. Herritar batek argazkia bidali du HITZAra. Hark azaldu du gaur goizekoa (hilak 26, astelehena) dela, Altamirako parkekoa. Poltsatxo beltz sorta ikus daiteke; horien barruan txakur kakak daudela adierazi du herritarrak. “Jasoak bai, baina behar ez den tokian utziak”, esan du.
Bizilagun horrek adierazi du txakurren jabeen ardura zuzena dela haien animalien gorotzak jaso, eta behar den tokira botatzea horiek: “Lotsagarria da haien jarrera”. Alta, eskaera ere bidali dio Lezoko Udalari: inguru horretan gorotz horiek botatzeko ontziak jar ditzala, antza, Altamirako basotxo horretara asko direlako euren konpainia animaliak paseatzera eramaten dituztenak.
