Trintxerpe-Illunbeko beteranoek bidea hasi dute
Trintxerpeko arraun elkartearen bi ontziek Portugaleteko jaitsieran parte hartu zuten igandean.
Trintxerpeko bi ontziak, atzo Portugaleten lehian.Bermeo Arraun Argazkiak / Facebook Urrun da uda, baina traineruak jada hasi dira sasoia prestatzen. Egiteko horretan lehen geltokia atzo Portugaleten: hango arraun elkarteak antolatutako traineru jaitsieran izan ziren 62 ontzietatik hainbat izan ziren Oarso Bidasokoak, tartean zirela Trintxerpe-Illunbeko beteranoen biak, gizonena eta emakumeena. 20 traineru beteranoetan, senior emakumeetan 12, gazteetan 2, eta senior gizonetan 28 izan ziren lehian Bizkaiko herrian.
Emaitzei erreparatuta, Trintxerpe-Illunbeko beteranoen A ontziak (gizonena) bosgarren postua lortu zuen haien kategoriako sailkapen nagusian 17.18 denborarekin; urdinen aurretik izan ziren Badok13-Orio A irabazlea (15.56), Getxo, Mundaka eta Castreña. Trintxerpetarren B ontzia (emakumeena), berriz, 20. izan zen 22.56ko denborarekin. 4.000 metroko lana egin behar zuten beteranoek.
Estropadaren emaitza zehatzak kontsultatzeko sakatu hemen. Bestalde, Bermeo Arraun Argazkiak atariak atzo goizeko argazki sorta handia zabaldu du; hemen klik eginda hara iristeko aukera.
